Albisteak

Atzealdea

Amador Granados txirrindularia omenduko du Usurbilgo Udalak

Igande honetan, 12:30ean, Granadosen kirol ibilbide oparoa omenduko du Usurbilgo Udalak.

2017·01·25


Igande honetan, urtarrilaren 29an, Amador Granados txirrindulari usurbildarrari omenaldia egingo dio Usurbilgo Udalak, BTT lasterketaren antolatzaileekin batera. Rio de Janeiroko 2016ko Paraolinpiar Jokoetan brontzezko domina lortzeaz gain, nazioarteko hainbat txapelketa zein domina irabazi ditu usurbildarrak.

Igande honetan, beraz, Granadosen kirol ibilbide oparoa omenduko du Usurbilgo Udalak.

EGUNA: Urtarrilaren 29a

ORDUA: 12:30etan

LEKUA: Frontoian