Albisteak

Atzealdea

Alperroburu kale berria zabaldu da

Asteazken honetatik aurrera, eskola orduetan kalea itxi egingo da umeen segurtasuna bermatzeko.

2016·09·04


Alperroburu kalean obrak burututa, asteazkenetik aurrera -ikasturte berriaren hasierarekin batera- kalearen izaera erabat aldatuko da. Izan ere, norabide bakarrekoa bihurtzeaz gain, oinezko izaera izango du ordutegi eta egutegi jakin batean.

Egunero bertatik igarotzen diren umeen segurtasuna bermatu asmoz, eskola egunetan, 8:30etik 17:00etara, oinezko izaera izango du, eta aipatutako ordutegi barruan ere ezin izango da autoa bertan aparkatuta utzi. Jai egun zein asteburuetan, berriz, errepidea irekita egongo da. Kalea zabalik ala itxita izateko, bi pibota mugikor jarri dira Alperroburu kaleko goialdean. Horrez gain, zebra bidea tokiz aldatu eta orain arte zeuden ezinduentzako bi aparkaleku plazak Agerialdeko patioaren alboan kokatu dira.

Ur hornidura berria

Hemendik aurrera, gainera, kaleak norabide bakarra izango du irekita dagoen momentuetan. Alperroburu kalearen hasieratik 8.arteko zati horrek, bi norabide mantenduko ditu bertan bizi direnentzat.

Alperroburu kale inguruan ere hobetze-lanak gauzatu ditu udalak. Kalearen ur-hornidura aldatu da urak ondo bereizteko, “aspalditik konpondu beharreko puntuetako bat baita”, udal ordezkarien arabera.