Albisteak
Atzealdea

Airearen kalitatea neurtu du udalak, eta hilaren 16an aurkeztuko ditu emaitzak

Airearen kalitatearen inguruko kezka handia da Usurbilen, bereziki, noizean behin sortzen diren kirats episodioen inguruan. Kezka bere egin, eta ikerketa egiteko eskatu zion udalak UPC Kataluniako Unibertsitate Politeknikoari.

2019·10·02


Airearen kalitatearen inguruko kezka handia dago Usurbilen, bereziki, noizean behin sortzen diren kirats episodioen inguruan. Eusko Jaurlaritzak herrian dituen makinek neurtutako datuen arabera, Usurbilgo aire kalitatea ona da: orokorrean, ohiko parametroen barruan sartzen dira emaitzak. Dena den, kezka hori bere egin, eta Usurbilgo airea neurtzeko eskatu dio udalak UPC Kataluniako Unibertsitate Politeknikoari.

Aurtengo maiatz-ekainean egin dituzte neurketak, eta horren emaitzak aurkeztuko dituzte hilaren 16an Potxoenean, 19:00etan. 24 orduko neurketak egin ditu jarduera jakin batzuen inguruan, eta emaitza horien inguruko xehetasunak azalduko dituzte jendaurrean: UPCko eta udaleko ordezkariek parte hartuko dute aurkezpenean.