Albisteak
Atzealdea

Aginagako ur sarea hobetzeko lanetan

Urtea amaitu baino lehen, nabarmen hobetuko da Aginagako ur sarea: udal brigada ari da obra egiten.

2019·09·13


Aginagako ur sarea hobetzeko lanetan ari da Usurbilgo udal brigada. Borda baserritik Lasaora arte, Bereziartua aroztegitik, Irigointxoberri baserritik eta Irigointxozarra baserritik pasatuta. Udal aurrekontuetan aurreikusitako partida du lanak, 95.000 eurokoa.

Lanak udal brigadaren esku uzteak hobekuntzak etxe gehiagotara iristea ahalbidetuko du.