Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aginagako jubilatuen egoitzako taberna kudeatzeko esleipenera ez da inor aurkeztu

Aginagako Arrate jubilatuen elkarteko taberna kudeatzeko esleipena jarri zuen martxan Udalak uztaila amaieran, baina aldi horretan ez zen inor aurkeztu. Ondorioz, hutsik geratu da esleipena. Edonola ere, udal-gobernuak lanean jarraitzen du zerbitzua eman ahal izateko, eta inork interesik izango balu, udaletxera hurbil daiteke informazio eske. Pleguetan zehazten zenez, gutxieneko kanona, hilekoa, 25 eurokoa izango da, eta Udalak taberna erabat horniturik utziko du.

2018·08·29


Aginagako Arrate jubilatuen egoitzako taberna kudeatzeko esleipena abiarazi zuen uztailean Udalak, baina proiektuak aurkezteko egokitutako 15 eguneko epean, ez zen inor aurkeztu. Ondorioz, hutsik geratu da esleipena. Hala ere, udal-gobernuak zerbitzu hori eman dadin lanean jarraitzen du, eta inork interesik balu proiektu horrekiko, udaletxera hurbiltzeko deia egiten du.

Pleguotan zehazten zenez, taberna kudeatzeaz gainera, honako zerbitzu hauek ere bermatu beharko lirateke: taberna-jantokiaren mantenua, ustiapena eta garbiketa; komunen garbiketa (nahiz eta erabilera publikokoak izan); eta, tabernatik beheko irteerara doazen eskaileren eta beheko sarreraren garbiketa. Halaber, esleipendunaren betebeharra izango da zahar egoitzako gelen atezaintza-lanak egitea.

Udalak taberna erabat horniturik utziko du. Kontratuaren iraupena urtebekoa izango da; edonola ere, kontratuaren indarraldia urtez urte luzatu ahal izango da, beste 3 urtez, 4 urte bete arte.

Prezioei dagokionez, gutxieneko kanona hileko 25 eurokoa izango da (+ %21eko BEZ-a 5,25, guztira 30,25 euro).