Albisteak
Atzealdea

Administrazioarekin egin beharreko tramite telematikoetan herritarrei laguntzeko zerbitzua jarriko du martxan udalak, datorren astetik aurrera

Astearte eta ostiraletan eskainiko du zerbitzu hori, udaletxean bertan: aurrez eskatu behar da hitzordua, telefonoz.

2020·04·08


Konfinamendua dela eta, administrazioekin egin beharreko ia tramite guztiak etxetik eta Internet bidez baino ezin dira egin, konfinamenduak aurrez aurreko arreta eten duelako. Erabateko aldaketa izan da herritar askorentzat, eta horregatik udalak beharrezkoa ikusi du herritarrei tramitazio telematiko horietan laguntzea. Ordenagailurik edo Interneterako sarbiderik ez duten herritarrei, edota teknologia berrietan trebatuak ez dauden herritarrei laguntzeko helburuz, tramite horiek egiteko laguntza presentziala eskainiko du udalak datorren astetik aurrera: udal-langile bat arituko da zeregin horretan, astearte eta ostiraletan, goizez. Horretarako, ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua eskatzea eta zehaztea zer tramite egiteko behar duen laguntza.

Bakarkako arreta zerbitzua izango da, eta udaletxean bertan emango dute. Udal-langileak lagunduko die herritarrei egin beharreko tramite horiek non eta nola egin behar dituzten esanez.