Eduki publikatzailea
Atzealdea

Adinekoen auzune berriaren proiektua azaltzeko lansaioa egingo du Udalak, martxoaren 13an

Usurbilgo Udalak hasieraz onartu du proiektuaren plan berezia, eta jendaurrean jarri dute, herritarrek alegazioak egin ditzaten. Hala, lansaio baterako deia egin du Udalak proiektuaren nondik norakoak azaldu eta herritarren ekarpenak jasotzeko: martxoaren 13an, asteazkena, 18:30ean, Sutegin.

2019·03·04


atiak Kalezarren garatuko duen adinekoen auzune berriaren tramitazio urbanistikoa azken fasean dago. Hain zuzen, proiektua ahalbidetzen duen plan bereziari hasierako onarpena eman dio Udalak, eta, horrenbestez, ekarpenak egiteko aldia zabaldu da. Erakusketa publikoan dago orain, beraz, proiektua,  eta herritarren ekarpenak jasotzeko helburuz, herritarrekin lansaio bat egin nahi du Udalak, Matiako arduradunekin batera. Bilera martxoaren 13an izango da, 18:30ean, Sutegin.

Hain zuzen, bolada luzea darama Usurbilgo Udala proiektu honetan eskuz esku lanean Matiarekin zein Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eta proiektuaren nondik norakoak landu nahi dituzte orain herritarrekin. Hirigintzari dagozkion alderdiak ez ezik, proiektuaren alderdi soziala ere landuko da martxoaren 13an egingo den lansaioan. Hala, esaterako, Udala eta Matiaren artean lantzen ari den hitzarmen sozialaren xehetasunen berri emango zaie herritarrei.

Hirigintzaren ikuspegitik, zerbitzu sozial bati begirako proiektua da, etxebizitzen negoziotik apartekoa. Gainera, Kalezarreko inguruarentzat urbanizazio atsegina izango da eta mugikortasuna nabarmen hobetzeko aukerak ekarriko ditu. Izan ere, Usurbilgo Udala N-634 errepideko autobus-geltokitik auzune berrira igogailuz iristeko aukera bermatu nahi du, eta hori ahalbidetzen duen proiektua eta finantziazioa lotu nahian dabil Diputazioarekin. Egitasmo horrek nabarmen hobetuko luke Kalezarren mugikortasuna eta irisgarritasuna.