Albisteak

Atzealdea

23 ekimenekin abiaraziko da Geroa da Oraina Usurbilgo Udalaren Gobernu Plana

Otsailaren 25ean 2016-2020 urte bitartean garatuko duen Gobernu Plana aurkeztu zuen Usurbilgo Gobernuak. Gobernu Plan honek 118 egitasmo biltzen zituen bere baitan sei ataletan banatuta.

2016·03·16


Sei atal hauek honakoak ziren:

 

  1. Herria edo espazioen erabileraren arautzeari eta baliabide naturalen babesari dagokiona.

  2. Ongizartea edo usurbildar guztion ongizatea bermatzeari dagokiona.

  3. Nortasuna edo Usurbilgo herritarren balore eta ezaugarriei dagokiona.

  4. Usurbildarrak edo adin eta gizarte ezaugarrien araberako politikei dagokiena.

  5. Udalaren funtzionamendua eta herritarrekiko harremana edo Udalak herritarrei eskaini beharreko zerbitzua hobetzeko hartuko dituen neurriei dagokiona.

  6. Etorkizuna edota hurrengo urteetan Usurbilgo herriaren eta herritarren oinarria gaur gaurkoz lantzeko hasteko urratsei dagokiena.

 

Lehen fasea abian

 

Usurbilgo Udalak, zentzu horretan, lehen fasea abiatuko du. Lehen fase honetan 23 egitasmo jarriko ditu indarrean, sei atal horietatik abiatuz eta Gobernu Planaren asmoetan zegoen bezala, auzo, adin edo jende talde ezberdinak aintzat hartuz.

 

Horrenbestez, honakoak izango dira lehen 23 egitasmoak:

 

  1. Mugikortasun eta espazio libreen plana idatzi eta abian jarri.

  2. “Errioa bizi!” Oria ibaiaren paisaiarako ekintza-plana garatu.

  3. Argikuntza sarea progresiboki berritu, kontsumo baxuagoko LED argiak jarriz.

  4. Ur zikinen sarea Loiolako araztegiarekin lotu eta Aginagatik Usurbilerako zatia bideratu.

  5. Komun publikoa jarri Askatasuna plazan.

  6. Herri garbiketarako makineria ordezkatu zarata eta kutsadura txikiagoa sortzen dutenengatik.

  7. Herri eragileekin batera “erraustegiari stop!” aldarria babestu eta lanari jarraipena eman.

  8. Energia berriztagarrien aldeko eta energia kontsumoa murrizteko zerga hobariak aplikatu.

  9. Pobrezia energetikoaren aurkako neurriak hartu, aholkularitza zerbitzua eta lagunza sistema antolatuz.

  10. Udalaren Oinarrizko Lanbide Heziketa Eskolan ile-apainketa eta estetika zein sukaldaritza eta zerbitzari ikasketak eskaini.

  11. Enpresen berrikuntza teknologikorako Barnelkar eta Kit programak abiarazi.

  12. Urberritzen proiektuarekin eskualdeko berrikuntza sozialean eragin.

  13. Usurbil herri-txartela martxan jarri herriko merkataritza eta ostalaritzaren promoziorako.

  14. Usurbil txanpona indarrean jarri.

  15. Boulderra martxan jarri.

  16. Kiroldegiko beheko gimnasioko lurra aldatu.

  17. Noauaren lana balioan jarri eta bere ekarpena handitzeko hitzarmena sinatu.

  18. Herriko eragile kulturalak ahaldundu zuzeneko laguntzekin eta azpiegitura egokiekin.

  19. Usurbildar berriei harrera instituzionala egin urtean bi aldiz.

  20. Eguneko zentroko eskaintza handitu.

  21. Udalaren webgunea biziberritu.

  22. Indarkeria matxista eta sexistaren aurkako protokoloa sinatu

  23. Emakumeentzat ahalduntze ikastaroak eskaini.

 

Gobernu Planaren jarraipenerako sorturiko batzordeak, egitasmo hauen betekizun maila neurtuko du, hurrengo faserako helburuak ere zehaztuz, iragarri zen bezala.