Albisteak

Atzealdea

2018rako Ordenantza fiskalak onartu ditu Usurbilgo Udalak

Progresibitatean eta ekitatean oinarrituta herritarren oinarrizko eskubide sozialak bermatzea izango da helburu nagusia.

2017·11·01


Usurbilgo Udalak 2018rako Ordenantza Fiskalak onartu ditu aste honetan ospatu den Osoko Ohiko Bilkuran. Herritarren oinarrizko eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzea izango da helburu nagusia, horretarako progresibitatean eta ekitatean oinarritutako ordenantza onartu da.. Hobariak, laguntzak, zein zerga ordainketa atzerapenak eskainiko dizkiegu baldintza ekonomikorik okerrenetan bizi diren herritarrei.

 

Zerbitzu publikoak aurrera eramateko nahikotasun finantziarioa lortzea beharrezkoa da. 2015tik igoerarik ez da aplikatu eta 2018an zerga, prezio publikoak eta tasak %3an eguneratuko dira.