Albisteak

Atzealdea

2017 – 2018 ikasturterako aurre-matrikula garaia irekitzen da Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketan

Ekainaren 5etik 16ra luzatuko da datorren ikasturte berrirako aurre-matrikula garaia.

2017·05·19


Hauek dira eskaintzen diren heziketa - zikloak:

1.- Ile – apainketa eta estetika langilea

2.- Sukaldaritza eta Jatetxe arloa

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

1.- 15 – 17 urte arteko gaztea izatea.

2.- 3 DBH egina izatea edo, salbuespen modura 2 DBH egina izatea.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa -zikloek honako lanbide-modulu hauek dituzte:

a) Lanbide moduluak: Ezagutza-esparru teoriko-praktikoz osaturikoak, ikasleek gaitasun profesionalak eskuratzeko xedea dutenak.

b) Eduki – bloke komunei loturiko moduluak: Gaitasun pertsonalak eta sozialak eta bizitzan zeharreko ikaskuntza etengabearen gaitasunak eskuratzea bermatuko dutenak. Bi hauek dira: - Komunikazioa eta Gizartea modulua. - Zientzia Aplikatuak moduluak

c) Lantokiko prestakuntza modulua.

Zikloak bi urte irauten ditu: 2.000 ordu

1.- Lehenengo ikasturtea ( 2017 – 2018 ): 990 ordu

2.- Bigarren ikasturtea ( 2018 – 2019 ): 750 ordu gehi praktikak eskualdeko enpresetan 260 ordu.

Guztira, 1.010 ordu.

Zikloa amaitzerakoan ikasleak jasotzen dituzten emaitzak hauek dira:

1.- Titulua: Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion oinarrizko lanbide-titulua jasotzen dute.

2.- Lan – munduratzea: Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide – kualifikazio oso baten gaitasun – unitateak hartzen ditu barne.

3.- Erdi – Mailara sarbide zuzena: Oinarrizko lanbide-tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera luzatzen zaie.

 

 

 

Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal – Institutua ( IMFPB USURBIL OLHUI ) hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barnean dago.

Arautua da. Publikoa eta doakoa da. Eta, Zubietako Lanbide – Eskolari atxikitua dago.

 

Eskola bisitatzeko eta aurre – matrikula egiteko helbide honetara zuzendu:

Eskolaren helbidea: Atallu. Zanpiura, 3 ( Usurbil )

Telefonoa: 943. 36. 04. 65

Posta elektronikoa: lhi@usurbil.eus Planoa: Erantsia