Albisteak

Atzealdea

2017-2018 ikasturteko igeriketa ikastaroak

Izen emateak uztailaren 17an irekiko dira. Datorren ekainaren 28an zein 29an 18:30ean informazio bilerak egingo dirakiroldegian.

2017·06·26


Usurbilgo Oiardo kiroldegian ematen den zerbitzuaren etengabeko hobekuntza bilatu nahian, hurrengo ikasturtetik aurrera igeriketa sisteman zenbait aldaketa egingo ditu Oiardo kiroldegiak

2017-2018 ikasturtetik aurrera haurren igeriketa ikastaroak 6 maila ezberdinetan banatuko dira: (1) dordoka, (2) karramarroa, (3) olagarroa, (4) antxoa, (5) angula eta (6) izurdea. Era berean, uretan soilik jolasean aritu nahi duten haur horientzat ere Ur jolasak jarduera eskainiko dira.

Datorren ikasturtetik aurrera beraz, ikastaroak nagusiki astean bi egunetakoak izango dira eta ikasturte osoko iraupena izango dute.

Hori horrela, ikasturte honetan ikastaroan izan diren ikasleen maila monitoreek ezarriko dute; beraz, hurrengo ikasturterako izena ematerakoan harreran esango dizuete zuen seme/alaben igeriketa maila zein den. Kontutan hartu orain arteko igeriketa sistema zeharo desberdina izanik, gaur egun arte talde berean aritu diren bi haurrek maila ezberdina izan dezaketela.

Bestetik, ikasturte honetan ikastaroan izan ez diren umeek igeriketa froga egin beharko dute. Igeriketa frogak uztailaren 11ean eta 12an izango dira. Frogetarako izena ematea kiroldegian egin behar da.

Hau guztia azaltzeko eta bestelako zalantzak argitzeko, datorren ekainaren 28an zein 29an 18:30ean informazio bilerak egingo ditugu kiroldegian. Nahi izanez gero, egun horietan bertaratu zaitezke zure zalantzak argitzera.

Izen emateak uztailaren 17an irekiko dira. Izen ematea soilik haurraren gurasoek edo tutoreek egin ahalko dute, kiroldegian .

Sistema aldaketa honekin eskaintzen dugun zerbitzua hobetzea bilatzen dugu. Bestelako edozein zalantza izanez gero, usurbilbpx@gmail.com-era idatzi.