Eduki publikatzailea

Atzealdea

178.500 euro banatuko ditu udalak, diru-laguntzetan

Kultura, kirola, ingurumena, nekazaritza eta gizartegintzako alorretarako diru-laguntzen oinarriak ondartu berritu ditu udalak. Gaur bertan argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta martxoaren 12ra arteko epea egongo da diru-laguntzak eskatzeko. Udalaren webgunean daude ikusgari oinarriak, http://www.usurbil.eus/eu/diru-laguntzak helbidean.

2018·02·12


Urtarrilaren 30ean egindako Tokiko Gobernu Batzordean onartu ziren 2018rako kultura, kirola, ingurumena, nekazaritza eta gizartegintza alorretarako diru-laguntzen oinarriak. Orotara, 178.500 euro banatuko ditu udalak. Gaur bertan argitaratu dira oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta, horrenbestez, martxoaren 12ra arteko epea dute herriko elkarte eta norbanakoek diru-laguntzak eskatzeko. Udalaren webguneko Iragarki taulan daude ikusgai deialdi bakoitzaren oinarriak, http://www.usurbil.eus/eu/diru-laguntzak helbidean.