Albisteak

Atzealdea

12 tona edota gehiagoko ibilgailuek debekatuta dute Txokoladeko zubitik pasatzea

Txokoaldeko zubiaren egoera nolakoa den jakin nahian, Udalak azterketa tekniko bat egiteko eskatu zion ingenieritza-bulego bati. Txosten horren arabera, zubiari eusten dioten zutabeak egoera onean daude, aldiz, gaineko zolua ez. Hori dela eta, segurtasuna bermatzeko, 12 tona edo gehiagoko ibilgailuei handik ibiltzea debekatu zaie. Gaur goizean bertan jarri dituzte seinaleak.

2017·12·01


12 tona edo gehiagoko ibilgailu astunek ezingo dute Txokoaldeko zubitik igaro gaurtik aurrera. Erabaki hori hartu du Udalak, ingenieritza-bulego batek, Udalaren enkarguz, egin berri duen txosten tekniko batean oinarrituz. Azterketa horren arabera, zubiari eusten dioten zutabeak egoera onean daude. Oria ibaiaren korronte edota uholdeek ez diote eragin. Haatik, gaineko zolua kaltetuta dago, eta, segurtasuna bermatu ahal izateko, tona handiko kamioiei pasabidea galarazi zaie. Debeku hori adierazten duen hiru seinale jarri dituzte udaltzainek gaur goizean bertan: bi seinale zubiaren alde bakoitzean, eta, bestea, gasolindegi parean, aldapa hasieran, hain zuzen ere.
Debeku horrek Berriolari ez diola kalterik eragingo ziurtatu du enpresak. Aitzitik, hondakinak biltzen dituzten kamioiei eragingo die, 12 tona baino gehiagokoak direlako, eta horrek ibilbidea aldatzea ekarriko du.

Bestalde, zubiaren egoera aztertzearekin batera, zubia eraberritzeko proiektua ere egin du ingenieritza-bulego horrek, Udalaren eskariz. Hala, zubia konpontzeko proiektu-zirriborro bat du dagoeneko Udalak.