1. mailako ofizial igeltseroa bost hilabetez kontratatzeko eskaintza
2015·11·03
Eskualdeko enplegu planen baitan, Lanbidek diruz lagunduko duen enplegua sustatzeko egitasmoetako bat hesi arkitektonikoak kentzeko lanak egiteko 55 urtetik gorako langabetuak kontratatzea da.
Usurbilgo Udalak 1. mailako ofizial igeltseroa kontratatu nahi du, 5 hilabetez eta aldi baterako.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
Ø Lan eskatzaile gisa Lanbide erakundean izen emanda egotea, langabetu bezala.
Ø Mendebaldeko Donostialdeako udalerrietakoren batean erroldatua egotea (Usurbil, Lasarte-Oria,Andoain, Urnieta,Hernani,Astigarraga)
Ø 55 urte baino gehiago izatea.
Ø 1. Mailako ofizial igeltseroa izatea.
Lanpostu honetarako honako hauek baloratuko dira:
Ø Usurbilen erroldatua izatea.
Ø Euskaraz hitz egiteko gaitasuna izatea
Ø Lanpostuarekiko egokitzapena
Hautaketa prozesuan parte hartzeko LANBIDEREN orrialdean zabalduko da eta izena eman ahal izango da 2015eko azaroaren 2tik azaroaren 13 arte