Agenda

Atzealdea

Usurbil 0.0 planaren jarraipen-batzordea

Usurbilgo Udalak martxan jarritako 0.0 hondakinak kudeatzeko planaren jarraipen-batzordea bilduko da martxoaren 15ean. Bilera Potxoenean izango da, 18:00etan. Bilera irekia da eta edonork har dezake parte.
15 MAR

Iaz jarri zuen martxan Usurbilgo Udalak Usurbil 0.0 hondakinen prebentzio- eta kudeaketa-programa, eta orain arte egin denaren berri eman, emaitzak ebaluatu, eta aurrera begirako lehentasunak zehazteko, planaren jarraipen-batzordeak bilera egingo du martxoaren 15ean, ostegunarekin. Bilera Potxoenean izango da, 18:00etan. Jarraipen-batzordea sei hilero elkartzen da, hots, urtean bitan. Bilera irekia da, eta nahi duen orok du bertan parte hartzeko aukera.