Albisteak

Atzealdea

'Utopia 68/18: iruditeria berrien bila' udako ikastaroa Usurbilen egingo da, eta izena emateko epea zabaldu da

Iazko bideari jarraiki, aurten ere Jakin Jardunaldia egingo da Usurbilen, UEUko ikastaroen barruan. Aurten 'Utopia 68/18: iruditeria berrien bila' izeneko ikastaroa antolatu dute, Jakinek, UEUk eta Usurbilgo Udalak elkarlanean. Ikastaroa uztailaren 12an eta 13an izango da, Udarregi Ikastolan. Atzo zabaldu zen izen-ematea, eta uztailaren 9ra arte izango da zabalik.

2018·05·15


Jakinen, UEUren eta Usurbilgo Udalaren elkarlanari esker, aurten ere Jakin Jardunaldia Usurbilen egingo da. Aurtengo ikastaroa "Utopia 68/18: iruditeria berrien bila" izango da. 1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu.

Hauxe da EGITARAUA:

UZTAILAREN 12a, OSTEGUNA

9:00-9:30 Harrera eta material banaketa.

9:30-9:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.

9:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.

11:00-11:30 Atsedenaldia

11:30-12:15 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.

12:15-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.

13:30-14:45 Bazkaria

Zaintzaren Utopia

15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.

15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko Zahar egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.

 

UZTAILAREN 13a, OSTIRALA

Utopia sozioekologikoa

9.30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?

10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.

11:15-11:45 Atsedenaldia.

11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.

Jardunaldiez gainera, berariaz antolatutako kultur ekitaldiak ere izango dira.
 
BAZKARIA
Elkarrekin bazkaltzeko aukera eskainiko dugu, eman izena bazkarian matrikulatzerakoan. Prezioa: 15,00€
 
Alergia eta dieta bereziak.
Atsedenaldian mokautxo bat eskainiko dugu, adierazi mesedez alergia, intolerantzia eta dieta bereziak matrikulatzerakoan.
 
Ikastaro honetan, eta UEUk antolatutako beste guztietan, izena emateko epea atzo zabaldu zuten. UEUren web-orrian bertan egin daiteke. Honako hauek dira ikastaroaren xehetasunak:
  • Hasiera-data: 2018(e)ko uztailaren 12a
  • Amaiera-data: 2018(e)ko uztailaren 13a
  • Tokia: Usurbil-Udarregi Ikastola
  • Ordutegia: Osteguna-Ostirala. 9:00-16:30 eta 9:30:12:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.50 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2018(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2018(e)ko uztailaren 9a