Albisteak

Atzealdea

'Operario 8' motako bi lanposturentzako deialdia ireki du Usurbilgo Udalak

Oposizioaren proba guztiak gainditu eta izendatuak ez diren izangai guztiak lan-poltsa batean sartuko dira, lortu duten puntuazioaren araberako hurrenkerarekin.

2017·03·01


Usurbilgo Udalak, lehiaketa-oposaketa irekiaren bidez, funtzionarien plantilan hutsik dauden 'Operario 8' izeneko bi lanpostu betetzeko deialdia ireki du martxoaren 1etik martxoaren 21era arte. Lan-jarduna urtero Udalak zehazten duena izango da eta, edozein dela ere, horretarako lanpostuaren izaera eta behar bereziak izango ditu kontuan.

Baldintzei dagokienez, Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, 16 urte edukitzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Eskola ziurtagiria edo baliokideren bateko titulua edukitzea, C1 gidabaimena izatea, Disziplina-espediente bidez inolako Administrazio Publikotatik kaleratuta ez egotea, zereginak egoki betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea, ezgaitasun edo bateraezintasun egoeran ez egotea eta 1. hizkuntz eskakizunari dagozkion euskara-ezagupenak dituela frogatu beharko du.

Lan-poltsa

Azterketei dagokienez, hautagaiek lau azterketa igaro beharko dituzte. Lehen ariketa teorikoa izango da (nahitaezkoa eta baztertzailea). Bigarrena, teoriko-praktikoa. Hirugarrena, berriz, praktikoa izango da. Laugarrenaren emaitza, azkenik, Gai - Ez Gai bezala emango da.

Oposizioaren proba guztiak gainditu eta izendatuak ez diren izangai guztiak lan-poltsa batean sartuko dira, lortu duten puntuazioaren araberako hurrenkerarekin, eta sail horretan sortzen diren aldian aldiko beharrak betetzeko erabiliko du Udalak.

 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO, HEMEN KONTSULTATU