Agenda

Atzealdea

'Harritz Hitz' ibilbidea

Iaz martxan jarritako Harria Hitz kultura-ibilbidea egiteko aukera izango da apirilaren 7an. Ibilbide horrek Usurbilek eus- kal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu. Usurbilgo alderdirik esanguratsue- nak erakusten dira: sagardoa, Artze anaiak, Alejandro Tapia, Mikel Laboa, Zumeta, Udarregi, eta gizon-proba. Ibilbide hori mugikorretarako APP bidez egin daiteke: udalaren webgunean dago eskuragarri aplikazioa. Apirilaren 7ko egitaraua hauxe da: - 10:00: Usurbilgo frontoian elkartu - 10:15 TxTxTx (Txokoaldeko Txalaparta Txokora) bisita - 11:30: Harria Hitz bisita gidatua herrigunean - 13:00 Zumeta Arte Estudiora bisita - 14:15 amaiera Informazioa eta erreserbak: 605 72 98 02, info@ereiten.com
7 API