Agenda

Atzealdea

'Harriak Hitz' bisita gidatuak

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIEN baitan, 'Harriak Hitz' bisita gidatuak eskainiko dira urriaren 14 eta 15ean.
14 URR

Gipuzkoako artista garaikideek nazioarteko ospe eta izena lortu zuten: Txillida, Oteiza, Mendiburu, Basterretxea... Deialdiak aipatzen duen “Gipuzkoatik Kanpora” kontzeptua sakon landu zuten: mundu mailan zabaltzen ziren ideiei esker, migranteak ziren ideiei esker, eta arte-sorkuntzaren bidez gipuzkoar eta euskotar izateko modu bat asmatu eta zabaldu zuten. Usurbilen, Udarregi bertsolariaren omenez, Mendiburuk eginiko eskultura hizpide, Rikardo Arregik idatzitako artikuluak bikain laburtzen du hori. Mendibururen eskultura, Usurbilgo plaza eta Zumetaren murala bisitatuko ditugu, hala sorkuntza-ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz.

Adi Usurbil app-a

Usurbilgo Udalak, Elhuyar fundazioarekin elkarlanean, 'Adi Usurbil' izeneko 'app' edo aplikazioa atondu du gailu elektronikoetarako. App berri honek Usurbil ezagutarazteko aukera eskainiko du, bere ondare kulturalari zein turistikoari erreparatuz, besteak beste. Izan ere, beste aukera batzuen artean, 'Harriak Hitz' ibilbidea norbere kabuz egiteko aukera eskainiko du app berri honek.

Ibilbidean bisitatzen diren puntuetan QR kodeak ezarri ditu udalak, eta 'Adi Usurbil' aplikazioaren bitartez kode horiek irakurri eta ibilbidearen ezaugarri eta informazio guztia jasoko da puntuz puntu. Modu horretan, noizean behin egiten diren bisita gidatuez gain, nahi duen edonork aplikazio dohain jaitsi eta bere kabuz egin ahalko du ibilbidea.

IZENA EMATEKO:

info@kultour.pro

688 81 80 17