Albisteak

Atzealdea

'Harria Hitz' bisita gidatua, larunbat eta igandean

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIEN baitan, 'Harriak Hitz' bisita gidatuak eskainiko dira urriaren 14 eta 15ean.

2017·10·11


Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobe islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta inon baino hobe islatzen da 60. hamarkadako kultur eztandaren ondorena.

Usurbilek dituen altxor ezkutu horiek ezagutarazteko, Harria Hitz bisitaldia egingo da, sorkuntza eta ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz. Ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

'Adi Usurbil' app-a

Usurbilgo Udalak, Elhuyar fundazioarekin elkarlanean, 'Adi Usurbil' izeneko 'app' edo aplikazioa atondu du gailu elektronikoetarako. App berri honek Usurbil ezagutarazteko aukera eskainiko du, bere ondare kulturalari zein turistikoari erreparatuz, besteak beste. Izan ere, beste aukera batzuen artean, 'Harriak Hitz' ibilbidea norbere kabuz egiteko aukera eskainiko du app berri honek.

Ibilbidean bisitatzen diren puntuetan QR kodeak ezarri ditu udalak, eta 'Adi Usurbil' aplikazioaren bitartez kode horiek irakurri eta ibilbidearen ezaugarri eta informazio guztia jasoko da puntuz puntu. Modu horretan, noizean behin egiten diren bisita gidatuez gain, nahi duen edonork aplikazio dohain jaitsi eta bere kabuz egin ahalko du ibilbidea.

IZENA EMATEKO:

info@kultour.pro

688 81 80 17