Albisteak

Atzealdea

'Harria Hitz' bisita gidatua, abenduaren 8an

Usurbilek dituen altxor ezkutu horiek ezagutarazteko, 'Harria Hitz' bisitaldia egingo da, sorkuntza eta ondarearen arteko harremana aztertuz nola kultura-kontzeptuen hedapena azalduz.

2016·11·30


 Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobe islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta inon baino hobe islatzen da 60. hamarkadako kultur eztandaren ondorena.

Usurbilek dituen altxor ezkutu horiek ezagutarazteko, 'Harria Hitz' bisitaldia egingo da abenduaren 8an (jai eguna), 12:00etan. Bertan, sorkuntza eta ondarearen arteko harremana aztertu eta kultura-kontzeptuen hedapena azalduko da. Ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu.

Horretarako, artista eta leku ezberdinei erreparatuko zaie: Dema Plaza, Udarregi bertsolaria, Zumeta, Mikel Laboa edota Tapia eta Artze anaiak, esaterako

Informazioa eta erreserbak: info@ereiten.com

Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. 30 lagun gehienez.