Agenda

Atzealdea

'Hamaika Era' erakusketa

Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea 6 urte daramatza sexu-heziketa hamaika modutan eskaintzen. 2011n lehen pausoak eman zituenetik, desira tailerrak, argazki-erakusketak, hitzaldiak, tailerrak... antolatu ditu, eta, hain zuzen, HAMAIKA ERAtan eta aurrera! izeneko erakusketan, ordutik hona Sexu Aholkularitza Guneak egin duen ibilaldiaren lekuko diren argazkiak ikus daitezke. Erakusketa Sutegiko erakusketa-gelako kristaleran dago, eta maiatzaren 31era arte izango da ikusgai.
28 MAI 31 MAI
Azala