Agenda

Atzealdea

"EN TRANSITO" dokumentala

Sutegin, 18:00tan. (Gaztelaniaz da)
12 MAR


Bidez Bide Elkartea Donostiatik Gipuzkoa mailan lan egiten duen elkarte txikia da. Feminismotik lan egiten dute, Hori dela eta, Osar Tejedor zinemagilearekin batera egin dute "En Tránsito" dokumentala. Lan honek zaintza lanak kokatzen ditu erdigunean, Latino Amerikatik EH-ra migratutako hainbat emakumek euren seme-alabekin ezartzen dituzten harremanak nolakoak diren eta zaintzaren gestioa nola egiten duten erakusten duelarik. Finean, dokumentalak zaintza lanen kate globalek emakumeen bizitzetan duen eraginaz, amatasun transnazionaletaz edo zaintza lanen feminizazioaz hausnartzera garamatza.  Proiekzio ostean, Soraya Ronquillorekin mintzaldia egiteko aukera izango dugu.