Albisteak

Atzealdea

%83ko bilketa selektibo tasa izan zuen Usurbilek 2015. urtean

Usurbilgo Udaleko ingurumen sailak, urte sasoi honetan ohikoa den ebaluazio txostena egin du eta, frakzio ezberdinen datuak aztertuta, Usurbilgo urteko bilketa selektibo tasa %83koa izan da

2016·03·06


Urtearen 12 hilabetetan 902 tona organiko kudeatu ziren guztira (159 auzo eta autokonpostaren bidez eta 742 organikoaren bilketaren bidez). 395 tona paper eta kartoi bildu ziren, 256 tona ontzi arin eta 205 tona beira.

Horrenbestez, gaika bildutako tona kopurua 2526 izan da. Errefus gisara, aldiz, 495 tona jaso dira. Guztira, beraz, 3021 tona hondakin sortu zituen Usurbilgo herriak 2015. urtean.

Zehaztasun gehiagorako, hilabetekako datua gehitzen da artxibo honetan.