Inkestak
KULTURA 2018·04·20
Santixebeletako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa martxan jarri dute udalak eta jai-batzordeak
Geroz eta gutxiago falta da Santixabeletarako, eta, azken urteotako bideari jarraiki, jaietako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa abiatu dute udalak eta jai-batzordeak. Lehiaketa irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du. Halaber, txupina nork bota proposatzeko epea ere zabaldu dute. Biak ala biak, maiatzaren 18a baino lehen egin beharko dira.
EUSKARA 2018·04·18
UEMAko udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 9an bukatuko da
Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko, udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten lehen aldiz UEMAk. Usurbilgo gazteek ere izango dute joateko aukera. Hain zuzen, 15-18 urte bitartekoei etxera bidaliko zaie informazioa hurrengo egunetan. Uztailaren 10etik 17ra izango da egonaldia, Zestoako Sastarrain aterpetxean. 50 lagunentzako izango da lekua, eta izena emateko epea maiatzaren 9an bukatuko da.
2018·04·18
Andatzan indusketa arkeologikoak egiteko boluntarioak behar ditu Aranzadik
Aranzadi Zientzia Elkarteak udan ikerketa arkeologikoak egin izan ditu han-hemenka; udan, euren jarduera nagusietakoa izan ohi da. Gipuzkoan hainbat tokitan egingo dituzte indusketak, tartean, Andatzan. Zehazki, Andatza inguruan, prospekzio arkeologikoa egingo dute, kata eta zundaketekin, Kalkolito eta Brontze Aroa hobeto ezagutzeko. Andatzan badira garai hartako monumentu megalitiko ugari. Lanak uztaila eta urria bitartean egingo dituzte, egun solteetan, eta indusketa honetan eskualdeko pertsonek izango dute lehentasuna. Bost lagun behar dituzte lan horietan laguntzeko, eta interesik izanez gero, maiatzaren 18a baino lehen eman behar da izena, Aranzadiren webgunean.
kultura 2018·04·18
Herriko txoko eta kaleak, dantzaleku
Larunbatean izango da VI. Dantza Eguna. Urtez urtez indarra hartzen ari den ekimena da Dantza Eguna. Jada, VI. ediziora iritsi da, eta ekimenez lepo dator aurtengoa ere. Gogo eta indar biziz, gainera. Egun osoan zehar dantzak hartuko ditu herriko kaleak, hango eta hemengo dantzek. Egun osoko egitaraua osatu dute Orbeldi Dantza Taldeak eta Usurbilgo Udalak: goizean, herrialde ezberdinetako dantza taldeen kalejira izango da; arratsaldean, herriko haurren dantza-emanaldia eta Ttipika taldearen erromeria; eta, gauean, Euskal Genesia ikuskizuna estreinatuko dute.
GARAPEN EKONOMIKOA 2018·04·16
'Zure enpresa nola sortu edo kudeatu' izeneko ikastaroa antolatu du Beterri-Buruntza Udalak-eko Ekintzailetza Zerbitzuak, Lanbiderekin elkarlanean. Bi eguneko ikastaroa izango da, maiatzaren 8an eta 9an, goizez ala arratsaldez, eta doakoa izango da. Enpresa bat sortu nahi duten edota enpresa bat martxan jarri berri duten pertsona eta ekintzaileei zuzenduta dago ikastaroa.