Publicador de contenidos

Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa

18·01·2019

Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa

Ugartondoko urbanizazio berrian Udalak eskuratuko duen eraikin publikoan belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa sustatuko du Usurbilgo Udalak. Herriko gazte eta adinekoei zuzendutako bizigunea izango da: emantzipatu nahi duten gazteak eta konpainian beren neurriko apartamentua nahi duten edadekoak izango dira erabiltzaileak. Udalak proiektu horren zerbitzura jarriko du ekipamendua, eta, orain, gazteei eta adinekoei dagokie proiektuaren nondik norako guztiak zehaztea. Horretarako, hurrengo asteetan 5 lan-saio egingo dira, eduki guztiak zehazteko. Izan ere, Udalaren ustez, emaitza bera bezain garrantzitsua da egiten den bidea. “Bidea era kolektiboan egin nahi dugu. Era kolektiboan eraiki, era kolektiboan bizitzeko”. Proiektua berritzailea da guztiz, mota honetako etxebizitza proiekturik ez baitago Euskal Herrian.