Visor de contenido web

Jatorri desberdinetatik Usurbilera bizitzera etortzen direnei zuzendutako ongi-etorri gida da honakoa. Alkatearen agurrarekin batera, herriko zerbitzu, ekipamendu nahiz baliabideen inguruko informazioa jasotzen du. Guneen kokaguneak zehazten dituen kaxkoko mapa ere txertatu da.

Usurbilen erroldatzen diren herritarren jatorri-aniztasuna aintzat hartuta, gidaren edukiak euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez argitaratu dira. Udal erregistroan erroldatzera etortzen den orori gidaren ale bat ematen zaie eta, bide batez, erroldaren jakinarazpenarekin batera, alkatearen eskutitza bidaltzen zaie etxeetara, haren ongi-etorria jaso dezaten.

Usurbilgo Udala Udalanitz sareko partaidea da, eta orduz geroztik, aniztasuna, migrazioa eta elkarbizitzaren aldeko lanketan sakontzen ari da. Hainbat neurri abian jarri ditu jada. Lehen urratsetako bat, udaletik herritar etorri berriei egiten zaien harrera eta ongi-etorria jorratzea eta berregokitzea izan zen.

Ongi etorri gida

Ongi etorri gida

  Deskargatu (PDF)