Visor de contenido web

Parekidetasuna

Sailaren arduradun politikoa: Josune Estella jestella@usurbil.eus

Sailaren arduradun teknikoa: Maria Salsamendi parekidetasuna@usurbil.eus

  •  Helbidea: Kale Nagusia, 43 behea
  •  Telefonoa: 943 377110
  •  Ordutegia: 9:00 - 14:00

Visor de contenido web

 

Sailak bideratzen dituen zerbitzuak

  • Udal politiketan genero ikuspegia txertatzea: Azpiegiturak, programak eta prozedurak egokitu eta sortzea, genero-ikuspegia administrazioan integratze aldera.
  • Eusko Jaurlaritzaren plangintza orokorraren esparruaren barruan eta foru aldundiek egiten dituzten programen esparruaren barruan.
  • Emakume eta gizonen egoerari buruzko azterlanak eta ikerketak egitea, behar denean ekintza positiboko neurriak egikaritzea.
  • Emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoerari buruz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriei buruz sentsibilizazio-jarduerak egitea.
  • Herritarrei, eta batez ere emakumeei, informazioa eta orientabidea ematea emakumeen eta gizonen berdintasunarekin zerikusia duten baliabideei eta programei buruz, bai eta bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeei oinarrizko giza eskubideetarako sarbidea bermatzeko zuzendurik dauden programa eta zerbitzuei buruz ere.
  • Emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea helburu duten baliabide eta zerbitzu soziokomunitarioak ezartzea, beren izaera dela-eta udal-mailan eskaini beharrekoak direnean.
  • Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek toki-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.

 

Sailaren iparrorratza eta lan-ildoak II. Berdintasun Planean jasota daude.

Usurbilgo Udalaren berdintasunerako II. plana

 

 

Sailaren lan-ildo nagusietako batzuk honako hauek dira:

 

 

Argitalpenak

 

Lege markoa

  • EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea.
  • Espainiako Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa.
  • Espainia Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, Genero Indarkeriaren Aurka Osoko Babesa Emateko Neurriei Buruzkoa.
  • EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Foru Plana 2012-2020.

Lege marko zabala Emakundek duen web-orrian arloz-arlo aurki daiteke. Hemen esteka:

http://www.emakunde.euskadi.eus/emakundeu/-/informazioa/emakunde-erakundea/