Visor de contenido web

Resultado del nuevo plan de ordenación del espacio público

 

Diseñando el Usurbil del futuro

Azken hilabete luzeotan, udala eta herritarrak eskuz esku aritu dira lanean, Usurbilgo espazio publikoa berrantolatzeko eta mugikortasun plan berria diseinatzeko. Kale irekian egin ditugu saioak, orain auzoan, orain eskolan edota kultur etxean, nola helduekin hala haurrekin. Modu batez edo bestez, 60 herritarrek eta 196 haurrek hartu dute parte. Eskerrik asko eta zorionak, beraz.

Erakusketa honetan, egindako lanketaren emaitza topatuko duzu. Parte-hartzea zinez aberatsa izan da, eta, ondorioz, Mugikortasun Planak 50 esku-hartzetik gora aurreikusten ditu. Guztiak erakustea ezinezkoa denez, hemen topatuko dituzun egitasmoak herritarrek lehentasunezkotzat jo dituztenetako batzuk dira.

Non gauden aztertuta, Usurbil bizigarri eta atsegina eraikitzea zerumugan, gure herriko espazioen eta ibilbideen ikuspegi berritua aurkituko duzu. Etorkizunari begirako lana da, datozen urteetan Usurbilek zer aldaketa izango dituen markatzen duena. Esku-hartze horiek ez dira, noski, denak batera egitekoak. Mailaka eta epe luzean garatu beharreko plangintza da hau, modu ordenatuan eta lehentasunen arabera gauzatuko duguna. Edonola ere, ez da plangintza itxia. Bidea eginez egingo baitugu. Eta bide horretan, zu, usurbildar estimatu hori, bidelagun nahi eta behar zaitugu.

 

 

Nueva ordenación del espacio público

Helburua: Usurbil jasangarria, irisgarria eta bizigarria lortze aldera, motorren menpeko mugikortasun-eredua gainditzea, eta, irizpide jasangarriak oinarri, mugitzeko ohiturak aldatzea, oinezkoei eta bizikletei lehentasuna emanez

Hortaz, mugitzeko moduak aldatu egin behar ditugu, eta eguneroko ohiturak horretara egokitu. Hori da, hain zuzen, diseinatu dugun mugikortasun-plan honen helburua.

Mugikortasun-modu desberdinak, esaterako, horren arabera finkatu ditugu:

Oinezkoak

Oinezkoak

Motorrik gabeko ibilgailuak

Motorrik gabeko ibilgailuak

Garraio publikoa

Garraio publikoa

Ibilgailu motordun partikularrak

Garraio publikoa

  • Irisgarritasun- eta genero-ikuspegia txertatu da, kaleak denontzat egokiak eta seguruak izan daitezen.
  • 55 aktuazio jaso dira, herri osoan egitekoak.
  • Modu koordinatuan eta mailakatuan egingo dira, lehentasunen arabera eta aktuazio bakoitzaren izaeraren arabera. Izan ere, planean jaso diren ekimen batzuk, beste administrazio batzuen esku daude.

 

Aparkalekuak

Aparcamientos

  Descargar (PDF)

Kaxkoko plano orokorra

Plano general del casco urbano

  Descargar (PDF)

Mugikortasun eskema ezberdinak

Diferentes esquemas de movilidad

  Descargar (PDF)

Zonas y acciones