Noticias

Usurbilgo Udalak manifestazioa egingo du ostiralean ‘SOS Usurbil, erraustegia gelditu’ lelopean

10·12·2019

Usurbilgo Udalak manifestazioa egingo du ostiralean ‘SOS Usurbil, erraustegia gelditu’ lelopean

Udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazatik abiatuko da manifestazioa, 19:00etan. Azaroaren 28ko osoko bilkurak emandako mandatuari jarraiki deitu du manifestaziora: “urgentziazko mozioa” aurkeztu zuen EH Bilduk, egun horretan bertan jarri baitzuten martxan probaldi fasea Zubietako erraustegian.

Ainara Mendiola:

06·12·2019

Ainara Mendiola: "Euskara ez zela borondate hutsez salbatuko aldarrikatu zuen Arregik"

Hilaren 15ean emango dute Rikardo Arregiri buruzko film laburra Sutegin: Andoain eta Usurbil artean grabatu du Maluta Films ekoiztetxeak, Ainara Mendiolaren zuzendaritzapean, kazetari eta euskaltzalearen figura berreskuratzeko.

2020ko aurrekontuak, Boliviako estatu kolpearen aurkako adierazpen proposamena, Zubietako hitzarmena eta diru-laguntzen plan estrategikoa, azaroko osoko bilkuran

29·11·2019

2020ko aurrekontuak, Boliviako estatu kolpearen aurkako adierazpen proposamena, Zubietako hitzarmena eta diru-laguntzen plan estrategikoa, azaroko osoko bilkuran

Gai asko eta askotarikoak pasatu zituzten atzo osoko bilkuratik, legealdi berriko plenorik luzeenean, baita hainbat instituzio adierazpen proposamen ere.

Abenduaren 3a, Euskararen Eguna, jaieguna izango da Usurbilgo Udalean

29·11·2019

Abenduaren 3a, Euskararen Eguna, jaieguna izango da Usurbilgo Udalean

Asteartean, abenduaren 3an, udaletxea eta hainbat udal zerbitzu itxita izango dira; kiroldegiak igandeetako ordutegia izango du.

2020ko aurrekontuak onartu dituzte, hasieraz, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren eta PSEren abstentzioarekin

28·11·2019

2020ko aurrekontuak onartu dituzte, hasieraz, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren eta PSEren abstentzioarekin

Azaroko osoko bilkuran punturik garrantzitsuenetako bat izan da udal aurrekontuena, eta horixe izan da tarterik zabalena hartu duena ordu eta erdi pasatxoko osoko bilkuran.

Erraustegiaren aurkako mozioa eta manifestazio deialdia onartu dituzte osoko bilkuran, EH Bilduren botoekin

28·11·2019

Erraustegiaren aurkako mozioa eta manifestazio deialdia onartu dituzte osoko bilkuran, EH Bilduren botoekin

Gaur, Zubietako erraustegiaren probaldi fasea abiatu duten egunean, urgentziazko mozioa aurkeztu du EH Bilduk erraustegiaren aurka, eta Usurbilgo Udalak abenduaren 13an manifestaziora deitzea eskatu du: aurrera atera da EH Bilduren aldeko botoekin; EAJk eta PSEk aurka bozkatu dute.

Usurbilgo euskaltzaleen sarea osatuko dute larunbatean

28·11·2019

Usurbilgo euskaltzaleen sarea osatuko dute larunbatean

Iazko Euskaraldiak utzitako bizipenak eta hurrengorako desioak zintzilikatuko dituzte frontoian.

Judas Arrietak mural bat egingo du frontoiaren ezker-paretaren kanpoko aldean

27·11·2019

Judas Arrietak mural bat egingo du frontoiaren ezker-paretaren kanpoko aldean

Pareta zuritzen hasi da udal brigada: dena ondo bidean, eta eguraldiak laguntzen badu, astelehenean hasiko da Arrieta lanean.

Adierazpen instituzionala, indarkeria matxistaren aurka

25·11·2019

Adierazpen instituzionala, indarkeria matxistaren aurka

Azaroaren 25aren harira, EH Bilduk proposatutako adierazpen instituzionala onartu dute udaleko alderdi politiko guztiek: osoko bilkurak borroka feministaren aldeko konpromisoa bere gain hartu, eta bat egin du mugimendu feministak deitutako mobilizazioekin.

Festa ereduei buruzko hausnarketarako saioa, abenduaren 2an

18·11·2019

Festa ereduei buruzko hausnarketarako saioa, abenduaren 2an

Usurbilen ospatzen diren festez hausnartzeko bilera antolatu du Parekidetasun sailak eragileekin, eta Farapi kooperatibak gidatuko du saioa.