Publicador de contenidos

Matiak Kalezarren sustatu nahi duen proiektuari behin-betiko onarpena eman dio udalbatzak, aho batez

24·05·2019

Matiak Kalezarren sustatu nahi duen proiektuari behin-betiko onarpena eman dio udalbatzak, aho batez

Hiri Antolamenduko Arau subsidiarioetako A-96 (Portalmusu) eta A-97 (komentua) eremuen plan bereziari egindako aldaketa izan zuen aztergai atzoko plenoan udalbatzak, izan ere, Matiak Kalezarren garatu nahi duen proiektua erakusketa publikoan izan den bitartean herritar batek alegazio bat aurkeztu du eta Udalak aintzat hartu du. Ondorioz, hasierako plana egokitu behar izan da. Atzoko saioan behin-betiko onarpena eman zitzaion, horrenbestez, etxebizitza zaintzadunen auzunea ahalbidetzen duen plan bereziari. Aho batez onartu zen. Bilkurara jubilatu elkarteetako ordezkariak bertaratu ziren, eta txaloz hartu zuten erabakia.

Ugaldea industriagunea bizi.berritzeko programa idazteko, 15.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak

24·05·2019

Ugaldea industriagunea bizi.berritzeko programa idazteko, 15.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak

Usurbilgo Udalaren lehentasuna bada herriko jarduera sozio-ekonomikoa zaintzea eta sustatzea, eta horri begira ezinbestekoa da egungo industriaguneak eraberritzea. Legealdi honetan aparteko saiakera egin da Ugaldearekin, eta, asteon, industriagune degradatu hori lehengoratzeko esku-hartze programa bat idazteko dirulaguntza garrantzitsua lortu du Udalak Gipuzkoako Foru Aldunditik: 15.000 euro. Industriagunea eraberritzeko helburuz jabeek eratu berri duten elkartearekin elkarlanean aurrera egiteko dirulaguntza garrantzitsua dela dio Xabier Arregi alkateak.

Usurbilgo II. Adikzioen Tokiko Plana onartu du Udalak

24·05·2019

Usurbilgo II. Adikzioen Tokiko Plana onartu du Udalak

Usurbilgo II. Adikzioen Tokiko Plana onartu zuen atzoko bilkuran udalbatzak, aho batez. Planaren iraunaldia 2019-2023 artekoa da eta AGIPADek garatu du. Plana herriko talde eta eragileekin osatu da eta helburu nagusia bizi kalitate hobea duen udalerria lortzea da.

Estitxu Berasategi eta Esther Arrojeria Donostiako Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariek botako dute aurtengo Santixabeletako txupinazoa

23·05·2019

Estitxu Berasategi eta Esther Arrojeria Donostiako Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariek botako dute aurtengo Santixabeletako txupinazoa

Atzo bildu zen Santixabeletako jai-batzordea eta, herritarrek egindako proposamenak oinarri, aurtengo txupinazoa nork bota erabaki zuten: Estitxu Berasategi eta Esther Arrojeria Donostiako Super Amara Bera Bera eskubaloi taldeko jokalari usurbildarrek izango dute txupina botatzeko ohorea. Guztira 77 lagunek hartu dute parte, eta 43 proposamen egin dituzte. Jai-batzordeak herriko emakume kirolarien lana, konpromisoa eta esfortzua txalotu eta omendu nahi izan ditu. Bestetik, jaietako egitaraua egiteko lehiaketaren irabazlea ere nor izan den aste honetan ebatzi da: Irati Azkue oroitarrak aurkeztutako lana izan da saritua. Zorionak, beraz, hirukote!!

Usurbilgo kaleak identifikatzeko plakak jarriko ditu Udalak

23·05·2019

Usurbilgo kaleak identifikatzeko plakak jarriko ditu Udalak

Usurbilgo etxeen helbideak edota atari zehatz baten bilaketa errazteko asmoz, kaleetako izenen identifikazio-plakak jarriko ditu Udalak, izena duten kaleetan. Azterketa eta aukeraketa teknikoa egin da plakak ahalik eta egokien kokatzeko. Egunotan gutunak bidali dira komunitateetara, plaka jartzeko baimena eskatzeko. Behin baimen guztiak lortuta jarriko dira plakak, guztira, 70 inguru.

Oinarrizko Lanbide Heziketan aurrematrikulatzeko epealdia ekainaren 3tik 14ra bitarte izango da

23·05·2019

Oinarrizko Lanbide Heziketan aurrematrikulatzeko epealdia ekainaren 3tik 14ra bitarte izango da

2019-20 ikasturtean Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketan aurrematrikulatzeko epea ekainaren 3an zabalduko da, eta 14ra arteko epea dago horretarako. Bi ziklo eskaintzen dira Usurbilen: sukaldaritza eta jatetxe arloko oinarrizko lanbide-titulua, eta ile-apainketa eta estetika arloko titulua. 15, 16 eta 17 urteko gazteentzat dago zuzenduta, DBHko graduatua ez dutenentzat, hain zuzen. www.ohl.usurbil.eus webgunean dago matrikula egiteko aukera.

Herriko lokal hutsen poltsa osatzeko hitzarmena sinatu dute gaur Udalak eta 13 jabek

21·05·2019

Herriko lokal hutsen poltsa osatzeko hitzarmena sinatu dute gaur Udalak eta 13 jabek

Herriguneetan hutsik dauden lokalak dinamizatzeko helburuz, Guztion Egitasmoa proiektua sustatzen ari dira Beterri-Buruntzako udalek. Helburu nagusia da lokal hutsen poltsa publiko bat osatzea, negozio bat irekitzeko lokal bila ari den ekintzailearen zeregina errazteko. Udalak zubilana egingo luke lokala eskaintzen eta bilatzen ari direnen artean. Hain zuzen, gaur goizean sinatu dute hitzarmena Udalak eta jarduera ekonomikorik gabeko lokalen bat duten herriko 13 jabek. Udalaren webgunean atal berezitu bat sortuko da, lokalen gaineko informazio guztiarekin.

Usurbilgo Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak Andatzako gune megalitikoak aztertzen jarraituko dute aurtengo udaran

17·05·2019

Usurbilgo Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak Andatzako gune megalitikoak aztertzen jarraituko dute aurtengo udaran

Aranzadi Zientzia Elkarteak udan ikerketa arkeologikoak egin izan ditu han-hemenka; udan, euren jarduera nagusietakoa izan ohi da. Gipuzkoan hainbat tokitan egingo dituzte indusketak, tartean, Andatzan. Zehazki, Andatza inguruan, prospekzio arkeologikoa egingo dute, kata eta zundaketekin, Kalkolito eta Brontze Aroa hobeto ezagutzeko. Andatzan badira garai hartako monumentu megalitiko ugari. Lanak uztaila eta urria bitartean egingo dituzte, egun solteetan, eta indusketa honetan eskualdeko pertsonek izango dute lehentasuna. Bost lagun behar dituzte lan horietan laguntzeko, eta interesik izanez gero, honako helbidean eman behar da izena, ekainaren 10a baino lehen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfZ3mb-n7XZ-Z03LqDSDFhjZLnfjiU1XdA83xfFbdslB6hWcw/viewform

Udajolasen izen emateko epea zabalik dago

16·05·2019

Udajolasen izen emateko epea zabalik dago

Maiatzaren 13tik 23ra bitarte egongo da Udajolasen izena emateko aukera, Noaua kultur elkartearen egoitzan, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 10:00-11:00 artean eta 16:30-18:30 artean. Usurbilen erroldaturiko 4-12 urte arteko 200 haur eta gaztetxoentzako lekua egongo da, uztailaren 3tik 30era (9:30-13:30) izango den Udajolasen. Usurbilgo Udalak eta Noaua Kultur Elkaretak elkarlanean antolatu ohi dituzte udalekuok.

'Maitasuna politikoa da' ikastaroa eskainiko dute UEUk eta Jakinek, Usurbilen

16·05·2019

'Maitasuna politikoa da' ikastaroa eskainiko dute UEUk eta Jakinek, Usurbilen

Maitasunaren ideologiak gure buruak, harremanak eta espazioa nola eraikitzen dituen aztertuko du jardunaldiak. Mari Luz Esteban, Lorea Agirre, Oihane Ruiz, Leire Milikua, Nora Salbotx, Ula Iruretagoiena eta Jone Minerrek hartuko dute parte, besteak beste. Usurbilen egingo da uztailaren 11n eta 12a, eta izena emateko epea zabalik dago jada. Xabier Arregi alkateak esker ona erakutsi die UEUri eta Jakini orain arteko lankidetzarengatik: "Erosoa, erraza, gustagarria da zuekin aritzea. Eta zein den aberatsa!. Ezagutzaren, jakin-minaren eta kulturaren topaleku izan nahi zuen Usurbilek, eta horretarako eskaini genuen gure plaza, gure herria". Izena emateko epea zabalik dago, jada.

Usurbilgo udal-gobernuak bat egin du ostiralerako Ingemarreko langileek deitu duten manifestazioarekin

08·05·2019

Usurbilgo udal-gobernuak bat egin du ostiralerako Ingemarreko langileek deitu duten manifestazioarekin

Galiziako zuzendaritzak eta hango langile-batzordeak akordioa lortu dute Usurbilgo enpresa ixteko. Itxiera salatzeko, Usurbilgo langileek manifestazioa dute ostiralerako eta udal-gobernuak bat egin du protestarekin, izan ere, euren ustez, bidegabea da itxiera eta Usurbilentzat, usurbildarrentzat eta, batez ere, langileentzat galera handia izango da.

Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa

04·05·2019

Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa

Ugartondoko urbanizazio berrian Udalak eskuratuko duen eraikin publikoan belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa sustatuko du Usurbilgo Udalak. Herriko gazte eta adinekoei zuzendutako bizigunea izango da: emantzipatu nahi duten gazteak eta konpainian beren neurriko apartamentua nahi duten edadekoak izango dira erabiltzaileak. Proiektuaren nondik norako guztiak zehazteko, azken hilabeteotan parte-hartze prozesu bat burutu da gazteekin eta adinekoekin, eta, hain justu, gaur goizean egindako saioan aurkeztu da proiektua. Guztira, 16 etxebizitza eraikiko dira eta 2021ean egongo da martxan. Proiektua berritzailea da guztiz, mota honetako etxebizitza proiekturik ez baitago Euskal Herrian.

LABek irabazi ditu Udaleko hauteskunde sindikalak

03·05·2019

LABek irabazi ditu Udaleko hauteskunde sindikalak

Gaur goizean izan dituzte Usurbilgo Udaleko langileek hauteskunde sindikalak, eta parte-hartzea handia izan da: langileen %72,7k eman dute botoa, hau da, 66 langileetatik 48k hartu dute parte. LABek 29 boto lortu ditu eta ELAk 14. Horrenbestez, LABek 3 ordezkari lortu ditu eta ELAk 2. Honako hauek osatuko dute langileen batzordea: Xanti Azurmendik, Josu Alkortak, Alex Udabek (LABeko ordezkariak), Mikel Balenziagak eta Joxe Cruz Lazkanok (azken bi hauek ELAkoak). Ordezkari guztiak gizonezkoak izango dira.

Xabier Arregi: “Mundu guztian eta mundu guztiak ontzat eta eredugarritzat jotzen duena, GHK-k debekatu egiten du”

03·05·2019

Xabier Arregi: “Mundu guztian eta mundu guztiak ontzat eta eredugarritzat jotzen duena, GHK-k debekatu egiten du”

Usurbilgo Udalak garatu nahi duen herri-konpostaren proiektua kudeaketa jasangarrian, ekonomia zirkularrean eta tokiko garapenean oinarritutakoa bada ere, GHK-k ez du onartu nahi. GHK-rentzat ez da egoki Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2109-2030 Planean aurreikusi gabeko azpiegitura handietatik aparte tratatzea hondakinak. Horregatik, Xabier Arregi alkateak salatu du GHK-k, nola edo hala, hondakin guztiak beren eskuetatik pasatzea nahi duela, “beraiek nahi erara kudea ditzaten”. Edonola ere, Usurbilgo Udalak herri-konposta sortzeko egitasmoari eutsi egiten dio, eta ingurumen-baimenak tramitatzen jarraituko du.

Harria Hitz será en adelante un itinerario inclusivo, gracias a una aplicación para teléfonos móviles

02·05·2019

Harria Hitz será en adelante un itinerario inclusivo, gracias a una aplicación para teléfonos móviles

La Fundación Elhuyar, basándose en los criterios de accesibilidad ofrecidos por la empresa AccessibleForAll, ha desarrollado una aplicación para teléfonos móviles, por medio de la cual, pone la tecnología adecuada al servicio de la ciudadanía para que todo aquel que lo desee pueda completar el itinerario Harria Hitz de forma autónoma. El proyecto, impulsado y subvencionado por el Ayuntamiento de Usurbil, tiene como objetivo garantizar el derecho de la ciudadanía a disfrutar de la cultura, del tiempo libre y de los servicios públicos de una forma digna. Según las entidades participantes, se trata de un proyecto pionero susceptible de ser aplicado en otros lugares y en diferentes situaciones, y animan al uso de la aplicación, también como instrumento para la inclusión.

2019rako dirulaguntzak onartu ditu udalak, behin-behinean

24·04·2019

2019rako dirulaguntzak onartu ditu udalak, behin-behinean

Kultura, kirola, ingurumena, nekazaritza eta gizartegintzako ze egitasmo edota ze talde diruz lagunduko duen eta zenbat diru emango dien erabaki du Udalak. Oraingoz, erabakia behin-behinekoa da. Atzo argitaratu zen ebazpena Gipuzkoako Buletin Ofizialean eta interesatuek 10 eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, hots, maiatzaren 8ra arteko epea dute. Edonola ere, ia 172.000 euro banatu asmo du Udalak.

Santixebeletako egitarauaren diseinua egiteko eta Bertsopaper lehiaketak martxan jarri ditu Udalak

09·04·2019

Santixebeletako egitarauaren diseinua egiteko eta Bertsopaper lehiaketak martxan jarri ditu Udalak

Geroz eta gutxiago falta da Santixabeletarako, eta, azken urteotako bideari jarraiki, jaiei lotutako lehiaketak martxan jarri dituzte Udalak eta jai-batzordeak: egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa batetik, eta, XLIII. Santixabel Bertsopaper Lehiaketa, bestetik. Halaber, txupina nork bota proposatzeko epea ere zabaldu dute, eta maiatzaren 17an bukatuko da.

Zubietako Herri Batzarra hautatzeko hauteskundeak deitu dituzte Usurbil eta Donostiako udalek

03·04·2019

Zubietako Herri Batzarra hautatzeko hauteskundeak deitu dituzte Usurbil eta Donostiako udalek

Maiatzaren 26an, udal, foru eta Europako hauteskundeak izateaz gainera, Zubietako Herri Batzarra aukeratzeko hauteskundeak izango dituzte zubietarrek. Hain justu, gaur goizean egin dute hauteskunde-deialdia Donostia eta Usurbilgo udalek. Apirilaren 30etik maiatzaren 7ra bitarte izango da hautagaiak aurkezteko epea.

Beterri-Buruntzako Garapen Agentziaren sorreran parte hartuko du Usurbilgo Udalak

28·03·2019

Beterri-Buruntzako Garapen Agentziaren sorreran parte hartuko du Usurbilgo Udalak

Gaur arratsaldean Usurbilgo udalbatzak egindako osoko bilkuran aho batez erabaki dute Usurbilgo Udalak Beterri-Buruntza eskualdearen garapen sozioekonomikoa sustatzea helburu izango duen mankomunitate baten sorreran parte hartzea. 2017ko urtarrilean sinatu zuten eskualdeko sei udalek Beterri-Buruntza Udalak lankidetza-hitzarmena, eta orain arteko lan-ildoak eta programak kontsolidatuta, beste urrats bat egitea erabaki dute: Garapen Agentzia sortzea. 2020ean abiatu nahi dute.

Zubietako zerbitzuak modu eraginkorragoan kudeatzeko hiru erakundeen arteko hitzarmenari argi berdea emango dio Usurbilgo Udalak

28·03·2019

Zubietako zerbitzuak modu eraginkorragoan kudeatzeko hiru erakundeen arteko hitzarmenari argi berdea emango dio Usurbilgo Udalak

Zubietaren berezitasun administratiboak zerbitzuen kudeaketan (argiteria, uraren hornidura eta saneamendua, hondakinen bilketa, mugikortasuna eta abar) eragin izan dituen arazo eta deskoordinazioak konpondu eta zerbitzu publikoa optimizatzeko helburuz, hitzarmena sinatuko dute Donostiako Udalak, Usurbilgo Udalak eta Zubietako Herri Batzarrak. Donostiako Udaleko plenoak martxoaren 22an eman zion argi berdea, eta gaur gauza bera egin du Usurbilgoak. Beraz, hiru aldeek izenpetzea baino ez da falta. Hitzarmenaren ondorioz, Zubieta osoko hondakinak Usurbilgo Udalak bilduko ditu.