Visor de contenido web

"Lurra, lana, izana: Usurbilgo emakume baserritarren ahotsak" liburua eta DVDa

 

2013. urtean Usurbilgo Udalak Emakume Baserritarren inguruko ikerketa bultzatzeko ikerketa beka argitaratu zuen. Aurkeztutako lanen artean, Maitane Arnaiz Etxenausia eta Leire Urkidi Azkarragak egindako lanaren emaitza dira “LURRA, LANA, IZANA. Usurbilgo Emakume Baserritarren Ahotsak” liburua eta barruan doan dokumentala, DVD formatuan.

Emakume baserritarrei zor zitzaien ahotsa ematea. Baserria mantendu bada, hein handi batean, emakumeei esker izan da eta horrekin batera doazen izaera, kultura eta ohituren transmisioaren babesleku izan dira Usurbilgo baserritar emakumeak. “Lurra, lana izana!” liburu-bideoan guzti horren testigantza jasotzen da.

 

Dokumentala ikusgai dago youtube atarian: