Saltar al contenido
Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Visor de contenido web

Gente

Portlets anidados

Portlets anidados

Noticias

HOBEKI hondakinen kudeaketa arduratsu eta jasangarriaren aldeko udalerrien elkartea aurkeztu dute

HIRI-HONDAKINEN KUDEAKETA 20·06·2018

HOBEKI hondakinen kudeaketa arduratsu eta jasangarriaren aldeko udalerrien elkartea aurkeztu dute

Hobeki sortu berri den udalerrietako zenbait ordezkarik aurkeztu dituzte gaur, Orona Ideon (Hernani), elkartearen printzipioak eta helburuak. Hobeki Euskal Herriko toki entitateen arteko elkartea da, eta hondakinen kudeaketa arduratsua eta jasangarriarekiko duten konpromisoak batu ditu.

BerriaLagun kanpaina, Berria, euskara eta herri-merkataritza sustatzeko ekimena

GARAPEN EKONOMIKOA 18·06·2018

BerriaLagun kanpaina, Berria, euskara eta herri-merkataritza sustatzeko ekimena

BerriaLagun kanpaina abiarazi dute Berriak, Usurbilgo Udalak eta Hurbilagok, Usurbilen. Herriko 31 merkatarik egin dute bat egitasmoarekin, eta ekainaren 18tik uztailaren 16ra bitarte, BerriaLagun egin diren establezimendu horietan erosten duten bezeroen artean hiru sari potolo zozketatuko dira: 500 €- ko bi txeke, eta 300 €-ko beste bat, azken hori Ttipi Ttapa ibilbidea egiten dutenen artean. Zozketa uztailaren 16an egingo da. Berriaren proiektua, euskara eta herri-merkataritza sustatzea helburu duen kanpaina da BerriaLagun.

Euskara ikasi dutenek diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte ekainaren 25etik aurrera

EUSKARA 15·06·2018

Euskara ikasi dutenek diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte ekainaren 25etik aurrera

2017/2018 ikasturtean euskara ikasten aritu diren herritarrentzat zuzendutako diru-laguntza deialdia egin du Udalak, eta herritarrek matrikula kostuaren % 100 jaso ahal izango dute, deialdian zehaztuta dauden baldintzak bete badituzte. Edonola ere, gehienez ere, 600 euro emango dira. Bestetik, ikasturte honetan aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzat ere diru-laguntza deialdia kaleratu du Udalak. Deialdi baterako zein besterako eskaerak ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitarte egin behar dira.

Igerileku txikia handitzeko lanak irailean hasiko dira

KIROLA 13·06·2018

Igerileku txikia handitzeko lanak irailean hasiko dira

Kiroldegiko igerileku txikia handitu eta irisgarri egiteko lanak atzeratu egin dira, eta, ondorioz, uztailean hasi ordez, irailean hasiko dira. Ondorioz, udaran igerilekua irekita egongo da, ohi bezala. Obrak atzeratuko badira ere, abonuetan ez du inolako eraginik izango, hau da, % 20ko konpentsazioa berdin-berdin aplikatuko du Udalak.

Eskola kirola berrantolatzeko proposamena aurkeztuko dute asteartean

HEZKUNTZA 07·06·2018

Eskola kirola berrantolatzeko proposamena aurkeztuko dute asteartean

Eskola Kirola berrantolatzeko proposamena landu dute eskola kiroleko hezitzaileek, Udarregi Ikastolak, Noaua Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak. Proposamen berritzailea osatu dute, eta datorren ikasturtean bertan jarri nahi dute abian. Aurrez, baina, LHko gurasoei aurkeztu nahi zaie, gurasoen iritzia jasotzeko asmoz. Horretarako, batzarra antolatu dute astearterako, hilak 12: 17:30ean, Sutegin.

Visor de contenido web

Agenda

26 JUN
“Aisialdiko testuinguruan sortzen diren egoera asko diskriminatzaileak izan daitezke. Nola identifikatu egoera horiek eta zer egin sexismo egoerak ekiditeko?”, galdera horien gaineko lanketa egiteko doako ikastaroa antolatu du Udalak ekainaren 26rako, haur eta gazteen aisialdian lan egiten duten begiraleentzat. Ikastarorako izena-ematea ekainaren 15a baino lehen egin behar da. Informazio gehiago: 943 37 71 10 edo parekidetasuna@usurbil.eus

Visor de contenido web

Usurbil Kultura

Visor de contenido web