Visor de contenido web

Espazio publikoaren antolamendu berria

Eremuak eta ekintzak: Zubieta - Ugaldea

 

EREMUA

N-634 eta Ugaldea

16.1.
N-634tik Ugaldea industriagunerako sarbide berria egitea
16.3.
Troiako igarobidean, oinezkoentzat eta bizikletentzat pasabide segurua egitea

EREMUA

Zubieta

17.1.
Aliriko zubian oinezkoen eta ibilgailuen joan-etorria semaforo bidez arautzea
17.2.
Lanbide Eskolaren aurrealdeko bidegurutzearen antolamendua berritzea

EREMUA

Beste zonaldeak eta ekintza orokorrak

20.1.
Zubieta eta Santuenea arteko bidegorria egitea eta egungo errepidea egokitzea
20.2.
Urbil-Txikierdi-Troia lotuko dituen bidegorria egitea

 

 

Troiako aldaparen eta Zubietara doan bidearen artean, hesi arriskutsu moduan, N-634 errepidea eta trenbidea daude. Iraganbide hori Usurbilgo puntu beltzetako bat da. Izan ere, oinezko askok erabiltzen Gaur egun
dute ibilbide hori, errepidea eta trenbidea gurutzatzeko pasabide segururik ez egon arren. Gainera, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Arloko Planaren arabera, Donostiatik Txikierdira datorren foru-sareko bidegorriak ere, etorkizunean hortik izango du jarraipena Usurbil alderantz.

Aspaldiko eskakizuna da gune horretan pasabide seguru bat egitea. Hain zuzen, horregatik idatzi berri du Euskal Trenbide Sareak Troiako aireko pasabidearen proiektua. Proposamen hori da Berrantolaketa Planeko ekintza honetan jasotzen dena. Pasabide horrekin trenbidea eta errepidea modu seguruan eta irisgarrian zeharkatzea lortuko da. Eta, bide batez, Ugaldea industriaguneraino oinez edo bizikletaz iritsi ahal izatea ere ziurtatuko da. Etorkizunean, hori izango da Usurbilgo herriguneraino iristeko pasabidea.

 

 

 

 

Zubietatik Santuenera doan bidea oinezko eta bizikleta askok erabiltzen dute. Baina motordun ibilgailuak ere hortik pasatzen dira bi noranzkoetan eta ez dago denentzako nahikoa leku. Horregatik motordun ibilgailuen eta oinezko eta bizikleten ibilbideak banatu egin nahi dira. Horretarako, Petritza, Lertxundi eta Oianguren baserrietatik barrena doan herri-bidea egokitzea proposatzen da oinezko eta bizikletentzat.