Visor de contenido web

Espazio publikoaren antolamendu berria

Eremuak eta ekintzak: Erdigunea - Santuenea

 

EREMUA

Arrobitxulo-Agerreazpi

1.1.
Estraperlo kaleko bizikleta erreiari jarraipena ematea eta Ikastolarekin lotzea
1.2.
Arrobitxuloko biribilgunea bizikleta eta oinezkoentzat egokitzea

EREMUA

Munalurra Galtzaragaina

3.1.
Oinezkoen pasabideak hobetzea

EREMUA

San Inazio

5.1.
Alperroburu kalean, baterian, aparkaleku gehiago sortzea
5.2.
San Inazio kaleko trafikoa antolatzea eta moteltzea

EREMUA

Udarregi-kiroldegi ingurua

6.1.
Gernika etorbidearen azken zatia norabide bakarrekoa egitea
6.2.
Udarregiko zelaian, behin-behineko aparkaleku berdeak egitea
6.3.
Kiroldegiaren aurreko parkean jolasguneak jartzea
6.4.
Ikastolako bi eraikinen artean dagoen belazean oinezkoentzat bidea egitea
6.5.
Ikastola aurrean espaloiak eta oinezkoen guneak handitzea. Trafikoa moteltzea
6.6.
Hilerri zaharra parke publiko bihurtzea

EREMUA

San Inazio eta Kontseju Zarra ingurua

7.1.
Kontseju Zarra kalea berrantolatzea

EREMUA

Txaramuto

8.1.
Txaramutoko bide ertzeko parkea moldatzea eta aparkalekuak berrantolatzea
8.2.
Txaramuto eta Etxealdia lotzea, Saroe jauregiko lorategitik barrena

EREMUA

Kaxkoa

9.1.
Askatasuna plaza birmoldatzea
9.2.
Kontzeju eta Zubiaurrenea kaleak oinezkoek eta trafikoak partekatzeko moduan egitea
9.3.
Bordatxo ingurua berrantolatzea eta oinezkoei lehentasuna ematea
9.4.
San Inazio kaleko oinezkoen ibilbideak handitzea eta hobetzea
9.5.
Udaletxe ingurua oinezkoentzat egitea: Kontzeju Zarra eta Irutasun kaleak, udaletxearekin lotu
9.6.
Udaletxeko plaza egokitzea eta biziberritzea
9.7.
Kale Nagusiaren zati bat oinezkoentzat egitea

EREMUA

Etxealdia-Bizkarre

10.1.
Jolasgunea lekuz aldatzea eta aparkaleku gehiago egitea
10.2.
Kale nagusiko garapen berriari lotuta, aparkaleku publiko estaliak egitea

EREMUA

Eguzkitza ingurua

11.1.
Askatasuna plazaren behealdean, autobus geltoki berria egitea
11.2.
Zubiaurrenea kalea berrantolatzea eta Askatasuna Plazarekin lotzea.
11.3.
Zubiaurreneatik Artzabalerako lotura hobetzea
11.4.
Bordaberri kalearen azken zatia handitzea eta aparkalekuz hornitzea

EREMUA

Artzabal ingurua - Puntapax

12.1.
Olarriondo garatu bitar- tean, behin-behinean, aparkalekuak egitea
12.2.
Puntapaxen bizikletentzat errei-babestua eta espaloia osatzea
12.3.
Puntapax kalean oinezkoen ibilbideak lehenestea bidegurutzeetan

EREMUA

Errekatxiki, Kalezar eta Ugartondo

13.1.
Puntapax eta Errekatxiki kaleen artean bidegurutzea egitea
13.2.
Puntapaxen Kalezarrerako igoera oinezkoentzat eta bizikletentzat egokitzea
13.3.
Errekatxikiko parketik Kalezarrerako eskailerak konpontzea
13.4.
Errekatxikiko parkean jolasgune bat egitea

EREMUA

Santuenea

14.1.
Santuenera arteko bidegorria egitea

EREMUA

Bizkarre-tren geltokia

15.1.
Atallutik Santuenera bidegorria egitea
15.2.
Etxealdiatik tren geltokira pasarela berria egitea, errepidearen eta trenbidearen gainetik

EREMUA

N-634 eta Ugaldea

16.2.
Ugaldea eta Atallu industriaguneak lotzea, trenbide gainetik
16.4.
Troiatik Kaxkoraino oinezkoentzat eta bizikletentzat ibilbide segurua egitea
16.5.
Ostapeko herriko sarreran biribilgune bat egitea, sarrera-irteerak hobetzeko

EREMUA

Beste zonaldeak eta ekintza orokorrak

20.5.
Pikaolatik Haraneraino espaloia egitea

 

 

 

 

 

 

 

Autobus geltoki berria egiteko, ezinbestekoa da ibilgailuentzat Ostapeko herriko sarrera hobetzea. Hala, sarreran biribilgune bat egitea proposatzen da, horrek autobusen sartu-irteerak hobetuko lituzkeelako edozein norabidetan, bai Orio aldera bai Donostia aldera, eta autobusak herritik barrena ibiltzea saihestuko lukeelako. Halaber, biribilgune horrek Atallu industriagunerako sarrera-irteera hobetuko luke, Santuenerako joan-etorriak, eta herritik ateratzeko kale nagusia erabili behar ez izatea ere ekarriko luke. N-634errepidean kokatzen denez, proiektu horren eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Orain arte egindako bileretan begi onez ikusi du aldaketa, baina oraingoz ez dago konpromiso zehatzik.

 

 

 

Kalezar auzora igotzeko bide labur eta erabilia da Errekatxiki parkeko eskaileretan barrena doana. Horiek, ordea, ez daude batere egoera onean, izan ere, ez dituzte betetzen irisgarritasun baldintzak. Bestalde, Kale Irekiak prozesuan ikastolako haurrekin egindako saioetan Errekatxiki parkean jolaserako elementuak jartzeko proposamen zehatzak jaso ziren. Horregatik guztiagatik eskailera horiek berritzeko eta parkea egokitzeko proiektua idatzi du udalak. Ingurua kontuan hartuta eta integrazioa zainduz, horixe da ekintza horretan jasotzen dena.

 

 

Usurbilgo herriguneko ibilbide garrantzitsuenen giltzarria da Bordatxoko biribilgunea. Izan ere, Mikel Laboa Plaza, pilotalekua eta dema-plaza inguruko oinezkoen gunea haraino iristen da, eta, horretaz gain, han elkartzen dira herriko hiru kale garrantzitsuenetakoak: Puntapax kalea, San Inazio kalea eta Gernika etorbidea. Kale hori kiroldegira eta ikastolara joateko bide nagusia da. Biribilgune horretan, ordea, autoak dira protagonistak, eta oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna asko zailtzen dute.

Gune horretarako proposatzen den esku-hartzearen helburua da oinezkoentzat eta bizikletentzat ibilbideak erraztea, hau da, oinezkoen gunea zabaltzea eta Gernika etorbidearekin lotura hobetzea. Horretarako, San Inazio eta Puntapax kaleak eta Gernika etorbidea noranzko bakarrekoak bihurtzea eta biribilgunea kentzea proposatzen da. Hala ere, proposamen hori abian jarri aurretik, beste ekintza batzuk burutzea behar-beharrezkoa da.

Bordatxoko planoa

Bordatxoko planoa

  Deskargatu (PDF)

 

 

 

Gaur egun udaletxearen eta Joxe Martin Sagardia Plazaren inguruan autoek dute lehentasuna; aitzitik, oinezkoentzat eta bizikletentzat oztopoz betetako eremua da. Berrantolaketa-planean autoak Kontzejuzarra kaletik bideratzea eta Barrenkaleren zati handi bat oinezko bihurtzea proposatzen da. Hala, herriguneko oinezkoen gunea udaletxeko sarreraraino zabaltzea da asmoa, oinezkoentzat eta bizikletentzat gune irisgarria eta segurua lortzeko.

Udaletxe inguruko planoa

Udaletxe inguruko planoa

  Deskargatu (PDF)

 

 

 

 

 

 

 

 

Usurbilgo hilerri zaharra husteko prozesua martxan da eta dagoeneko oso aurreratua. Hustuketa amaitzen denean, udalak leku hori berreskuratzeko asmoa du, paregabea baita bertan parke publiko bat egokitzeko. Izan ere, kokapena oso ona da eta inguruan dituen ekipamendu eta espazio publikoen sarea osatzeko eta horien irisgarritasuna hobetzeko aukera ezin hobea ematen ditu.

 

 

Gaur egun Usurbilgo herrigunean hainbat autobus geltoki daude. Hala, erabili nahi den autobus-linearen arabera, geltoki batera edo bestera joan behar da autobusa hartzera. Horrek zaildu egiten du garraio publikoa erabiltzea. Gainera, Txaramuntoko biribilguneko geltokia, geltoki nagusietako bat, ez da batere egokia; batetik, herrigunetik aparte dagoelako, eta, bestetik, irisgarritasun baldintza kaxkarrak dituelako.

Hain zuzen, Usurbilgo espazio publikoa berrantolatzeko planean mugikortasun jasangarriaren alde egin nahi da, eta, horretarako, gaur egungo garraio publikoa hobetu eta indartzea da helburu nagusietako bat. Autobus geltokiak bakarrean bateratzeak mesede handia egingo lioke helburu horri. Hala, autobus geltoki berri hori Askatasuna plazaren behealdean egitea proposatzen da esku-hartze honetan, herriko bihotzean, hain zuzen ere. Aterpea izango luke, eta leku irisgarria eta segurua da, gainera. Egitasmo horrek Errekatxiki eta Zubiaurrenea kaleen arteko biribilgunea birmoldatzea eskatzen du. Nolanahi ere, kontuan izan beharra dago esku-hartze hori beste ekintza batzuen menpe dagoela, eta beste administrazio batzuen inplikazioa behar duela.

Autobus geltokiko planoa

Autobus geltokiko planoa

  Deskargatu (PDF)