Visor de contenido web

Espazio publikoaren antolamendu berria

Eremuak eta ekintzak: Aginaga - Txokoalde

 

EREMUA

Aginaga

18.1.
Pilotaleku ingurua berritzea eta oinezkoentzat egokitzea
18.2.
Origami proiektua: eliza eta eskolaren ingurua berritzea
18.3.
Elutxeko babes ofizialeko etxebizitzetatik herriguneraino, oinezkoentzat bidea egitea
18.4.
Kaxkoa inguratuko duen saihesbide berria egitea

EREMUA

Txokoalde

19.1.
Txokoalde berritzeko proiektua idaztea
19.2.
Txokoaldeko sarrera-irteera hobetzea

EREMUA

Beste zonaldeak eta ekintza orokorrak

20.4.
Aginaga eta Txokoalde arteko erriberako bidea hobetzea

 

 

 

Aginagako pilotalekua, eliza eta eskola ingurua oinezkoek eta autoek partekatzen dute. Gune hori herriko bihotza da, herriko elkargunea, baina ez zaio izaera hori aitortzen, izan ere, autoek etengabean zeharkatzen dute, eta, gainera, aparkalekuak ere baditu.

Leku hori oinezkoentzat lehenetsi beharra dagoela ondorioztatu da Kale Irekiak parte-hartze prozesuan. Horrenbestez, esku-hartze honetan Aginagako plaza oinezkoentzat berreskuratzea eta egokitzea proposatzen da. Horretarako, ezinbestekoa da kaxkora hurbildu ahal izateko, beste saihesbide bat egitea eta aparkalekuak egitea.