Visor de contenido web

ZERGA KONTZEPTUA ORDAIN EPEA
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa – aurreko urteko 4. hiruhilekoa Urtarrilaren 2tik 31ra
Ura, estolderia eta hondakinak – aurreko urteko 4. hiruhilekoa Otsailak 1etik martxoak 15era
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga Martxoak 1etik apirilak 16era
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa Apirilak 3tik 30era
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa Maiatzak 15etik uztailaren 2ra
Ondasun higiezinen gaineko zerga Maiatzak 15etik uztailak 2ra
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa Uztailak 2tik abuztuak 1era
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa Abuztuak 1etik irailak 17era
Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) Irailak 3tik urriak 1era
Ekonomi jarduera gaineko zerga Urriak 1etik azaroak 12ra
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa Urriak 1tik 31ra
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa Azaroak 2tik abenduak 17ra
Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) Azaroaren 2tik 30era
Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) Azaroaren 2tik 30era
 

a) Diru sarrera egiteko epea: Egutegi fiskal honetan agertzen dena
b) Diru sarrera egiteko modua: Helbideratutako agiriak zuzenean kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean bezeroak esandako Banku edo Aurrezki kutxaren kontuan. Helbideratzeke daudenei dagokienez, zorretan dutena ordaintzeko beharrezkoa duten agiria helbide fiskalera bidaliko zaie ohiko postaz.
c) Ordainketarako lekuak: Ondoko erakunde laguntzaileen edozein bulegotan egin daiteke: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Rural Kutxa edo udal Zergabilketa sailean.
d) Ordainketa epea amaitu bada zorrak sartu gabe, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira. Zerga hauen ezarpen eta eraginkortasunari buruz emandako egintzen aurka, berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango da, administrazioarekiko auzi errekurtsoaren aurretik, borondatez ordaintzeko epean edo hori amaitu ondorengo egunetik aurrera kontatuko den hilabeteko epean.