Visor de contenido web

Reglamento de cursos de natación infantiles

  1. Kiroldegian sartzeko eta kiroldegitik ateratzeko derrigorrezkoa da ikaslearen txartela tornuetatik pasatzea. Laguntzaileak ere txartel berdina pasa dezake.

  2. Txartelak pertsonalak dira. Debekatuta dago beste norbaiten txartela erabiltzea.

  3. 3 eta 4 urteko ikasleak laguntzaile batekin bakarrik sartuko dira aldageletan.

  4. 5-6-7 urteko ikasleak, bakarrik sartuko dira aldageletara. Ikastaro hasieran arropa eranzten eta janzten, eta behar bezala gordetzen laguntzeko, laguntzaile batekin egon ahal dira.

  5. Motxilak edo poltsak takiletan utzi behar dira. Kafetegiko zintzilikarioetan edo harrerako zintzilikarioetan ere utzi daiteke motxila baina bakoitzaren ardurapean izango da. Ezin dira aldageletako aulki edo zintzilikarioetan utzi.

  6. Igerilekura sartu aurretik dutxatzea derrigorrezkoa da.

  7. Ikastaroetan puntualtasuna beharrezkoa da, baina ezin da igerilekuan ikastaroaren ordutegiaren hasiera baino lehen sartu.

  8. Igeriketa ikastaroetara ekarri beharreko arropa: bainujantzia, ikastaro hasieran emandako mailaren txanoa, txankletak eta toalla. Pixoihal erabiltzen dutenek uretako pixoihala ekarri behar dute.

  9. Kiroldegian jateko gune bakarra kafetegi zaharra da. Aldageletan ezin da jan.

  10. Kiroldegiko kafetegi zaharra ikastaroa dirauen bitartean itxaroten egoteko leku aproposena da, baina ez da umeen jolas toki bat.