Visor de contenido web

Zer dira datu irekiak?

 

Gipuzkoa Irekia atariko Usurbilgo udalaren datu irekien katalogoan argitaratu ditugun datuak berrerabili eta zerbait berria sortzera gonbidatzen zaitugu!

Datu irekien (open data ingelesez) filosofiak helburu hau du: administrazio publikoak kudeatzen dituen datuak, era ireki eta erabilerrazean, herritarren esku jartzea. Edonork aztertu, berrerabili eta zabaldu ditzake datu horiek, eta datu horietatik eratorritako zerbitzu berriak sortu.

Datu ireki horiek ez dute egile eskubiderik, patenterik edota beste inolako kontrol mekanismorik.

Datu irekien filosofiak software librearen (open software), kode librearen (open source) eta sarrera librearen (open access) gisako etika dauka. Herritar edo administrazio batek datuak argitaratzen baditu, munduaren beste muturrean dagoen beste herritar batek irakur ditzake inolako kosturik gabe.

Datu irekien filosofiak aukera ematen du administrazio publikoaren gardentasuna hobetzeko Gobernu irekiaren jardunaren barruan, eta baita, baliabideak zentzuz kudeatuz, aberastasunaren sorrera sustatzeko ere. Horrela jokatuta, gobernu zentzudun baten alde egiten da.

 

Zer egin daiteke datu irekiekin?

Datu irekien erabilerak helburu nagusi hau du: herritar nahiz enpresa pribatuek, datu publikoetan oinarrituz, gizartearentzako erabilgarri diren eta balio erantsia emango duten produktuak eta zerbitzuak sortzea. Era guztietako zerbitzu motak garatu daitezke, hasi datuen kazetaritza deiturikotik eta zerbitzu publikoak osatzen dituzten aplikazioetaraino. Informazio publikoa guztien esku dago, eta ordaindu beharreko nahiz ordaindu behar ez diren zerbitzuak sor daitezke.