Visor de contenido web

Ahalduntze ikastaroak

 

Zer da?

Emakumeok prestakuntza jasotzeko, hausnartzeko eta elkarrekin egoteko dugun gune bat da, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa eskuratzeko prozesuan, aurrera egiten lagunduko diguten gaitasunak ikasi eta garatzeko espazioa, alegia.

Prestakuntzaren bitartez, helburua emakumeen partaidetza soziala eta politikoa bultzatzea da.

Antolatzen diren ikastaroak adin eta interes desberdinetako emakumeei zuzendutakoak izaten dira. Eskola emakumeon aldeko eta emakumeontzako topagune bilakatzea nahi dugu.

 

Zer da ahalduntzea?

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bilatzeko estrategia bat da, eta lagundu egiten die emakumeei euren bizitzaren kontrola hartzen, euren buruarekiko konfiantza handitzen eta trebetasunak garatzen, beren arazo zehatzei konponbidea bilatzeko. Hiruhilero ikastaro desberdinak antolatzen dira. Izen emateko parekidetasun saileko bulegora jo daiteke, parekidetasuna@usurbil.eus helbidera idatziz eta/edo 943 377110 telefonora deituaz.