Noticias
Atrás

Zuzeneko formakuntzak emango ditu Kzguneak, bideo deien bidez

Lau eta sei pertsona arteko taldeak osatuko dituzte.

13·05·2020


Kzguneak zuzeneko formakuntzak emango ditu, bideo deien bidez, lau eta sei pertsona arteko taldeak osatuta. Bi orduko bi saio izango dira ikastaro bakoitzean.

Interesa dutenei, inprimaki bat betetzeko eskatu diete. Horren bidez, beren informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa eman beharko dute, baita euren ordutegi eta lehentasunezko hizkuntzaren inguruko informazioa ere, zein ikastaro egin nahi duten zehaztearekin batera.

Taldeak osatu ostean, posta elektronikoz jakinaraziko diete erabiltzaileei noiz izango den ikastaroa. Zerbitzuari buruzko edo beste edozein kontsulta egiteko, 945 016 100 telefonora deitu daiteke, edo kzc@kzgunea.net helbidera idatzi.