Publicador de contenidos

Atrás

XLII. Santixabeletako bertsopaper lehiaketan parte hartzeko aukera zabaldik da

Santixabeletako bi bertsopaper lehiaketa antolatu dituzte aurtengoan ere Udalak eta Bota Punttubak. Batean, 16 urtetik gorakoek ahalko dute parte hartu, eta, bestean, LH 5 eta 6ko gaztetxoek. Lanak ekainaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dira.

25·05·2018


Usurbilgo Udalak eta Bota Punttuba bertso-eskolak elkarlanean bi bertsopaper lehiaketa antolatu dituzte aurtengo Santixabeletarako: helduentzako bata eta gaztetxoentzako bestea.

Hauexek dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

16 urtetik gorako usurbildarrentzat:

  • Lanak, 2018ko ekainaren 21a baino lehen, honako helbidera bidali behar dira:

Usurbilgo Udala( XLII. Bertsopaper lehiaketa)

Joxe Martin Sagardia plaza. Usurbil 20170

  • Lanek inoiz argitaratu gabeak izan behar dute .

  • Sariak honako hauek izango dira:

1. saria: 200 euro eta oroigarria

2. saria: 150 euro

  • Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke

  • Lanek gutxienez 8 bertso izan beharko dituzte eta gehienez 10. Originalarekin batera 3 kopia bidali behar dira

  • Lanak egilea nor den adierazi dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztuko dira.

Gaztetxoen lehiaketaren oinarriak:

  • Lehiaketa honetan LH5 eta LH6ko usurbildarrek edo Usurbilen ikasten duten gaztetxoek parte har dezakete.

  • Lanak, 2018ko ekainaren 21a baino lehen, honako helbidera ekarri behar dira:

Usurbilgo Udala. Joxe Martin Sagardia plaza. Usurbil 20170

  • Gai hauetako bat aukeratu behar da:

- Noaua!n herriko zuhaitz zaharrena botako dutela irakurri berri duzu.

- Herriko alkatea bazina zein aldaketa egingo zenituzke?

- Urrutiko lagun bat etorri zaizu bisitan

  • Sariak: Maila bakoitzean bi sari izango dira:

  1. Saria: 50 euro Hurbilagoko dendetan gastatzeko eta oroigarria.

  2. Saria: 40 euro Hurbilagoko dendetan gastatzeko eta oroigarria.

  • Lanek bi bertso izan behar dituzte.

  • Lanak egilea nor den adierazi dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. Lanarekin batera kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztuko dira.