Publicador de contenidos

Atrás

Usurbil 0.0 jarraipen-batzordearen bilera azaroaren 14ean izango da

Usurbil 0.0 plangintzaren jarraipena egiteko bilera antolatu du Udalak azaroaren 14rako. Azken sei hilabeteotan egin diren urratsak zein hurrengo urterako aurreikusten diren ekimenen berri emango da bileran, eta, aldi berean, herritarren ekarpenak bildu nahi dira. Bestalde, atez ateko hondakinen bilketaren emaitzak kaleratu ditu Udalak, eta datuak bikaina izaten jarraitzen du: % 85ekoa da Usurbilgo gaikako bilketa.

31·10·2018


Usurbil 0.0 plangintzaren jarraipen-batzordearen bilera deitu du Udalak azaroaren 14rako. Normalean, sei hilabetero egiten dira bilerak, eta urtea amaitu aurretik bestea egin nahi da. Bilera horretan, azken hilabeteotan Usurbil 0.0 plangintzaren barruan eman diren pausoen berri emango da, baita hurrengo urterako aurreikusten diren egitasmoen berri ere. Bilera, esan bezala, hilaren 14ean izango da, asteazkenarekin, 18:00etan, Potxoenean. Nahi duen orok du parte hartzeko aukera,

Halaber, lehen sei hilekoari dagokion datuak ere bildu ditu Udalak, beheko taulan ikus daitekeenez. Gaikako bilketaren datuak oso ona izaten jarraitzen du: batez besteko datua % 85,11ekoa da. Hilabetez hilabetekoari erreparatuta, adierazgarri da maiatzean %87,12koa lortu zela, eta ekainean 5 puntu egin zuela behera datu on horrek.