Publicador de contenidos

Atrás

Urriaren 16an jarriko da martxan Sexu Aholkularitzarako gunea

Sexune taldeak jarraituko du Usurbilgo Udaleko Sexu Aholkularitzarako gunea kudeatzen, eta, hain justu, urriaren 16an jarriko da martxan, berriz ere. Elena Jimenez sexologa da arduraduna. Zerbitzu horren bidez, herritarrei informazio eta formazio sexologikoa eskaintzen zaie, bai bakarka bai bikoteka. Astearte arratsaldetan egoten da zabalik, eta zita aldez aurretik eskatu behar da. Doako zerbitzua da.

10·10·2018


Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Sexu Aholkularitzarako gunea esleitu berritu du, eta Sexune taldeak jarraituko du zerbitzu hori kudeatzen. Orain arte bezala, beraz, Elena Jimenez sexologak izango du zerbitzuaren ardura, eta urriaren 16an jarriko du martxan. Zerbitzua hileko 1go, 3. 5. asteartetan eskainiko da, 17:00etatik 19:00etara, Gizarte Zerbitzuen egoitzan (kale nagusia, 43-behea). Doakoa da, eta hitzordua aldez aurretik hartu behar da. Honako hauek dira harremanetan jartzeko bitartekoak:

Zerbitzuaren gaineko informazioa:

Zer eskaintzen da?

Informazioa, formazioa eta bikote edo bakarkako aholkularitza sexologikoa.

Zer?

sexu-identitatea – desira – haziera erotikoa – jostailuak – plazaera -fantasia – zeloak – erekzioa – asperdura – erakarpena – orientazioa

Nori?

Adin guztietako pertsonei zuzenduta dago.

Zertarako?

Edozein zalantza argitzeko tokia

Irakurketa, pelikula interesgarriak

Harremanetarako zailtasunak gainditzeko laguntza