Publicador de contenidos

Atrás

Urbileko eta Luzuriagako ur zikinak kudeatzeko akordioa lortu dute Udalak, Añarbek, Urbilek eta Fagorrek

Usurbilgo Udalak, Añarbek, Urbil merkataritza-guneak eta Fagor Ederlan enpresak ur zikinak kudeatzeko akordioa lortu dute. Aspalditik korapilatuta izan den auziari soluzioa ematea lortu dute. Hala, akordio horren ondorioz, Urbileko ur zikinen saneamendu sarea Usurbilgo Udalaren esku geratuko da, eta publiko bihurtuko du; Urbilek eta Fagor Ederlanek euren ur zikinak sare horretara isuri ahal izango dituzte, eta Añarbek kudeatuko ditu. Ur zikinak behar bezala isuri eta bereiztuta jasotzeko, egokitze-lanak egingo dituzte egungo ur-saneamenduan, eta lanen kostua laurek ordainduko dute, zati berdinetan.

13·12·2017


Aspalditik korapilatuta egon den auziari soluziobidea aurkitu diote Usurbilgo Udalak, Añarbek, Urbil merkataritza-guneak eta Fagor Ederlan enpresak: lau erakundeak ados jarri dira Urbileko eta Luzuriagako ur industrialak nola kudeatu. Akordioaren ondorioz, orain arte Urbilena izan den ur saneamendua Usurbilgo Udalak bereganatuko du, eta publiko bihurtuko du. Ur-sanemanedu horren ustiaketaz eta mantenuaz udala arduratuko da aurrerantzean, eta, ondorioz, etorkizunean Asteasuaingo industriagunean gara daitezkeen jarduera ekonomikoei zerbitzua eskaini ahal izango die.

 

Añarbek, bere aldetik, ikusi du Urbilek eta Luzuriagak isurtzen dituzten ur zikinek tratamendu berezia eskatzen dutela, eta hondakin-mota bakoitza bereiztuta jaso ahal izateko, eta enpresa bakoitzari dagokion tasa ezarri ahal izateko, egungo ur-saneamenduan egokitze-lanak egingo ditu. Hain justu, Urbilek ur zikinak isurtzeko dituen lau ubideetako bi (1 eta 2) elkartzeko ubide bat egingo du, eta hondakin urak kontrolatzeko estazioa eraikiko du. Ur-saneamendu hori Zubietako kolektorearekin lotuta dago egun, eta, ondorioz, ur zikin horiek Loiolako araztegian tratatuko ditu Añarbek.

 

Lan horiek 30.000 euro inguruko kostua izango dute, eta lauren artean ordainduko dituzte, zati berdinean. Hau da, bakoitzak 7.500 euro inguru jarriko ditu, obrak egiteko. Lanen proiektua idazteaz eta ejekutatzeaz Añarbe arduratuko da.