Publicador de contenidos

Atrás

Udal langileek bat egin dute biharko ELAk eta LABek udal eta foru aldundietan deitu dituzten lanuzteekin

Biharko 4 orduko lanuztea deitu dute ELAk eta LABek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udal eta foru aldundietan, lan-baldintzen alde, enpleguaren defentsan eta zerbitzu publikoak indartzeko eskatzeko. Astelehenean egin zuten batzarra udal langileek, bi sindikatu horiek deituta, eta lanuzteekin bat egitea erabaki zuten. Ondorioz, 11:00etatik 15:00etara premiazko tramiteak eta zerbitzuak egin ahal izango dira soilik.

27·02·2018


Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko udal eta foru aldundietan lanuzteak deitu dituzte ELAk eta LABek biharko, lan-baldintzen eta enplegu publikoaren eta kalitatezko zerbitzu publikoen defentsan, eta, deialdi horrekin bat egitea erabaki dute Usurbilgo Udaleko langileek, atzo egindako batzarrean. Horrenbestez, bihar 11:00etatik 15:00etara bitarte, premiazko tramiteak eta zerbitzuak egin ahal izango dira soilik udaletxean.

ELAren eta LABen esanetan, udal- eta foru-administrazioan, langileen % 36a behin-behinekotasun egoeran dago, Udalhitz hitzarmenak, gehienez ere, % 6ra mugatzen badu ere behin-behinekotasuna. Udalhitz hitzarmena 2008. urtean sinatu zen azken aldiz, 2008-2010 urteetarako. Hala ere, 2018an bete gabe dagoela salatu dute sindikatuek, eta, gainera, euren esanetan, instituzioek ez dute berau betetzeko "borondaterik" erakusten. Foru aldundietan ere sinatutakoa ez dela betetzen ari diote sindikatuek, eta negoziazio kolektiboak blokeatuta jarraitzen duela. Horregatik, dei egin diete alderdi politikoei murrizketa-politikak alde batera uzteko eta zerbitzu publikoetan lanean ari diren langileen lan-baldintzak hemen erabakitzeko. Izan ere, euren esanetan, "ez dago akordioetarako borondaterik, eta kasurik onenean, Madrilek agintzen duenera mugatzen dira: "Praktikan, badirudi Madrilek gobernatzen dituela gure instituzioak".