Agenda

Atrás

Txantxariak kale ikuskizuna

Jolasa bizitzen ikasteko erarik atseginena dela sinisten dugu. Jolasen bidez gure buruari helburuak jartzen ikasten dugu. Jolasa, pertsonen arteko harremanak errazteko edo olioztatzeko modua ere bada, taldeak osatu eta trinkotzekoa, lagundu eta lagundua izatekoa. Jolasa, haur eta gurasoen arteko loturak estutzeko bidea da, haurrek eta gurasoek bizitzaren alderdirik atseginenez elkarrekin gozatzeko bitartekoa.Txantxarien bidez, familian eta lagunartean ia ahaztuta ditugun jolas horiek gogora ekarriko ditugu, baita ezagutzen ez ditugun jolasak ikasi ere. Zuzeneko musika lagun, adin tarte desberdinetako haurrak eta familiak elkarrekin gozatzea eta jolastea lortu nahi da ekintza honetan. Animazio, esku, korro jolasak tartekatuz aisialdi une gozo eta atsegina partekatzeko egitasmoa da.
4 ENE