Noticias
Atrás

Taxi bus zerbitzu berezia Santu Guztien egunerako

Zortzi joan-etorriko bidaia egingo ditu, orduerdiro, 10:00etatik 14:00etara.

22·10·2019


Usurbilgo Udalak taxi bus zerbitzu berezia jarriko du azaroaren 1ean hilerrira igo eta jaisteko, doan. Denera, zortzi joan-etorriko bidaia egingo ditu, 10:00etatik 14:00etara bitartean, San Inazioko autobus geltokitik abiatuta. Ordutegi hauexek izango ditu:

San Inaziotik hilerrira

10:00; 10:30; 11:00; 11:30; 12:00; 12:30; 13:00 eta 13:30ean.

Hilerritik herrira

10:15; 10:45; 11:15; 11:45; 12:15; 12:45; 13:15 eta 13:45ean.