Publicador de contenidos

Atrás

Oporrak Bakean' ekimenerako izen-ematea, zabalik

'Oporrak bakean' egitasmoaren helburua da 10 eta 12 urte bitarteko haurrak Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan bizi duten egoera gatazkatsutik urruntzea, eta beste errealitate bat ezagutzeko aukera ematea. Programan parte hartzeko izena eman behar da, martxoaren 31 baino lehen. Interesik izanez gero, informazio guztia udaleko Gizarte Zerbitzuetan eskainiko zaizue.

20·03·2018


Oporrak Bakean programari esker urtero-urtero 10 eta 12 urteko haurrak etortzen dira Saharatik Euskal Herrira. Aspaldian sortu zen programa horren beharra. Helburua da bi hilabetez haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetatik ateratzea, eta, bide batez, basamortuan udako bi hilabete horietan pairatzen den tenperatura altuetatik babestea.

Usurbilgo Udalak bost urte daramatza elkartasun ekimen honekin bat egiten, eta denbora tarte horretan hainbat haur saharar izan dira gure herrian oporretan, Usurbilgo familiek harreran hartuta.

Aurten 130 harrera-familia behar dira. Zu, horietako bat zarela uste baduzu, zure uda modu berezi batean bizi nahi baduzu, familia handitu nahi baduzu, esperientzia paregabe honetan parte hartu nahi baduzu.... soilik denbora librea eta gogoa da izan beharrekoa. Programa honetan nahi duen orok parte har dezake. 

Programa honetan parte hartzeko asmorik baduzue, martxoaren 31era arteko epea dago izena emateko. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan jaso dezakezue programan parte hartzeko beharrezkoa den informazioa guztia. Bertan emango da informazio guztia, inongo konpromisorik gabe.

Udalarekin harremanetan jartzeko:

Gizarte-zerbitzuak@usurbil.eus

943 37 71 10 telefonora deitu.