Publicador de contenidos

Atrás

Oinarrizko Lanbide Heziketan aurrematrikulatzeko epealdia ekainaren 4tik 15era bitarte izango da

2018-19 ikasturtean Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketan aurrematrikulatzeko epea ekainaren 4ean zabalduko da, eta 15era arteko epea dago horretarako. Bi ziklo eskaintzen dira Usurbilen: sukaldaritza eta jatetxe arloko oinarrizko lanbide-titulua, eta ile-apainketa eta estetika arloko titulua. 15, 16 eta 17 urteko gazteentzat dago zuzenduta, DBHko graduatua ez dutenentzat, hain zuzen. Bestetik, Oinarrizko Lanbide Heziketak webgune berria izango du ekinaren 1etik aurrera (ohl.usurbil.eus) , eta bertan egin ahal izango da izen-ematea.

25·05·2018


Ekainaren 4ean zabalduko da datorren ikasturtean Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan aurrematrikulatzeko epea, eta ekainaren 15era arte izango da zabalik. Oinarrizko Lanbide Heziketako Zikloa arautua da, eta doakoa. Honako ziklo hauek eskaintzen dira Usurbilen: oinarrizko lanbide-titulua sukaldaritza eta jatetxe arloan, eta oinarrizko lanbide-titulua ile-apainketa eta estetika arloan.

Oinarrizko ziklo horietan izena-emateko, honako bi baldintza hauek bete behar dira: batetik, 15, 16 eta 17 urteko gaztea izatea; eta, bestetik, DBH graduaturik ez izatea. Hala, lanbide heziketak eskaintzen duen programaren bidez, DBHko graduatua lortzeko aukera dute gazteek, eta, horrekin batera, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua lortzeko. Behin hori lortuta, erdi mailako zikloetara sarbide zuzena izan dezakete, edozein espezialitatetan, eta lan-munduratzea errazten zaie, izan ere, profesionaltasun-ziurtagiria ematen baitzaie.

Izena emateko aukerak

Esan bezala, beraz, ekainaren 4ean zabalduko da epealdia, eta izena emateko bi bide daude:

1) Ekainaren 1etik aurrera, Oinarrizko Lanbide Heziketaren webgunea abian izango da (ohl.usurbil.eus), eta bertan aurrematrikula on-line egiteko aukera izango da.

2) Hitzordua eskatu lhi@usurbil.eus helbidean edo 943 36 04 65 telefonora deituta.